2012-12-12
Por cuatro esquinitas de nada
Espero dut nire bloga guztioi asko gustatzea eta harekin disfrutatzea, baina batez ere erabilgarria eta interesgarria izatea. Bukatzeko, hemen uzten dizuet niri asko gustatzen zaidan ipuin bat eta hau ikusi eta gero pentsatu behar dugu ume bereziak ez dutela aldatu behar baizik eta gure erakundeak.
Ondo izan eta eskerrikasko guztioi!!!! besarkada handi bat!!
2012-12-07
2012-12-05
2012-11-30
2012-11-27
URRITASUN
SENTSORIALA
ENTZUMEN
– DEFIZITA DUTEN HAURRAK: GORRERIA EDO HIPOAKUSIA
Ezaugarriak
*
Zenbait subjektuk gorreria sakona duela diogunean zera esan nahi
dugu, haien entzumena ez dela funtzionala bizitza arrunterako eta
ahozko mintzaira eskuratzea eragozten diela.
*
Haur batzuek gorreria postlokutiboa dute, hau da, ahozko mintzaira
ezagutu edo hitzegiten ikasi ostean geratu dira gorrak, hori dela
eta, ahozko mintzaira garatzeko hizkuntz egiturak berenganatuta
dauzkate jadanik.
*
Hipoakusia terminoaren bidez entzumen-urritasuna adierazten dugu.
Hipoakusia duten haurrek, protesia erabilita edo erabili gabe,
bizitzan moldatzeko lain entzuten dute. Defizita izanda ere,
mintzaira entzumenaren bidez eskura dezakete, baina lexiko arazoak
izan ez ezik, eragozpenak dituzte hitzak ahoskatzerakoan edo esaldiak
egituratzerakoan. Arazo horiek larriagoak edo arinagoak izan
daitezke, hipoakusiaren arabera.
Zer
atsegin zaie, zer egiten dute ongi?
*
Eguneroko iharduera guztiak burutu ditzakete, are, gozatu ere egin
dezakete iharduera horiek burutzen, baldin eta banan-bana ingurunean
gertatzen denari buruzko informazio nahikoa eta egokia ematen
badiegu.
*
Entzumena ezinbestekoa ez den iharduera guztietan ongi moldatzen
dira.
* Ikusizko pertzepzioan oinarritutako iharduerak, gorputzadierazpenean
oinarritutakoak, arreta berezia jarri beharrekoak, kanpoko munduaren
ikusizko errepresentazioan nahiz errepresentazio grafikoan
oinarritzen diren iharduerak atsegin zaizkie, oso trebeak baitira
alor horietan.
*
Ukimenaren bidez bibrazioez jabetzeko iharduerak, hala nola,
perkusiozko musika-tresnez egindako erritmo-jolasak bereziki atsegin
zaizkie, soinua entzuten ez badute ere, bibrazio-mugimenduei esker
hauteman egin baitezakete.
Zer-nolakoeragozpenak
dituzte?
*
Eragozpen guztiak gorreria-motak eta mailak eta agertu den uneak
baldintzatzen ditu, alabaina gorreria edozein motakoa edo mailakoa
izanik ere, edozein unetan azalduta ere, eragozpen nagusi bakar bat
eragiten du, hots, ahozko mintzaira berez eskuratzeko eragozpena.
*
Oro har, ahozko mintzaira ulertzeko eta adierazteko arazoak dituzte
entzumen-defizita duten haurrek eta, ondorioz, mundua ulertzeko
arazoak ere badituzte, kultura, hein handi batean behintzat,
entzumenaren bitartez gureganatzen baitugu.
*
Gertakariei eta erantzunei aurrea hartzeko, kontzeptu abstraktuak
sinbolizatu eta eskuratzeko arazoak izan ditzakete, ikustezinak
izanik, hizkuntzaren egitura batean oinarritzen dira eta.
Nola
lagun diezaiekegu?
*
Zertxobait entzuteko gai badira, entzumen-aztarna horietaz baliatuz
eta erabiltzen irakatsiz, bakartzeko joera alde batera uzteko.
*
Komunikazioa bultzatuz. Horretarako, guztiek ulertzen duten
komunikazio-kode amankomun bat erabili behar dugu eta, baita ahozko
mintzairaren sistema osagarriak ere, hots, sistema alternatiboak
(zeinuen mintzaira) eta aumentatiboak (mintzaira bimodala), kasu
bakoitzean erabilgarriak gerta daitezkeen laguntza teknikoak albora
utzi gabe, jakina.
*
Ahozko mintzaira nolabait birgaitzeko etengabeko laguntza behar dute
eta baita laguntza logopedikoa ere.
*
Horrelako haurrekin hitzegiten dugunean, ahoskera, adierazpideak,
hitzak eta hizkuntzaren egitura zaindu behar ditugu, ahalik eta
hizkuntz input egokiena izan dezaten.
*
Taldeko gainerako haurrei entzumen-defizitak dituztenei nola hitzegin
behar dieten irakatsi behar diegu: zuzenean, ahalik eta keinu
adierazgarrienak eginda, edo, bestela, zeinuak erabiliz, mintzaira
alternatiboa edo aumentatiboa aukeratu badugu.
*
Ikusizko estrategiak erabiliz, haur gorrek komunikatzeko gehien
erabiltzen duten bidea ikusizkoa baita.
*
Laguntza teknikoak, entzuteko protesiak tartean, oso lagungarriak
dira haur gorrentzat. Hori horrela, protesiak erabiltzera animatu
behar ditugu, nola zaintzen diren irakatsi behar diegularik.
Ondoko
esku-hartzerako jarraipide hauek kontuan hartuta:
o
Egin behar dutenari buruzko azalpenik eman gabe, zer egin behar duten
edo zer ulertu behar duten erakutsi egin behar diegu.
o
Hitzegiten dugunean zuzenean begiratzeko modua eman behar diegu,
horrenbestez, argiak ematen digula hitz egin behar diegu eta aurpegia
nahiz keinuak ongi ikusten dituzten lekuren batean kokatu.
o
Fonema eta hitz ugariren ahoskera ez da antzematen ezpainei
begiratuta, hortaz, mintzamenaz gain, keinu esanguratsuak eta
gorputz-adierazpena ere erabili behar ditugu.
o
Kontuan izan behar da arreta eta ekintza ez direla aldi berean
gertatzen, entzuten duten haurren kasuan bezalatsu. Hori horrela,
denbora luzeagoa eman behar zaie ekintza batzuk burutzeko eta zenbait
gauza adierazteko.
o
Besteek inolako arazorik gabe ulertzen dituzten inguruneko
gertakariak azaltzeko informazio osagarria eman beharko diegu,
ondorioak aurrikusten eta beldurrak nahiz mesfidantzak albora uzten
lagunduko baitiegu horrela. Adibidez: irtetzeko ordua dela adierazten
duen txirrina nahiz musika entzun eta taldeko gainerako kideak
aterantz doazenean, zer gertatzen den azaldu behar diogu haur gorrari
eta hobe ulertuko duen gakoren bat eman.
INFORMAZIO
GEHIGARRIA
*
MARCHESI, A. (1990). El desarrollo cognitivo y izanez gero
linguistico de los niños sordos Madril. Alianza Arg.
*
ZENBAIT EGILE. (1990). Las necesidades educativas del niño con
deficiencia auditiva CNREE. Madril. Ministerio de Educación y
Ciencia.
2012-11-23
2012-11-21
2012-11-16
URRITASUN
SENTSORIALA
IKUSMEN
- DEFIZITA DUTEN HAURRAK
Ezaugarriak
*Ikusmen-defizita
edo ambliopia duten haurrek, ikusten duten adin bereko haurren
antzeko garapena dute, beti ere ingurunea antzekoa bada eta
txiki-txikitatik estimulazioa izan baldin badute.
*
Itsutasunak berez ez du inolako arazo intelektualik edo
heldutasun-eragozpenik sortzen; dena den, ezaugarri bereziak izaten
ditu ikusmen-defiziten bat duten haurren garapenak eta, ondorioz,
haur horien premiei erantzun behar zaie.
*
Munduari buruzko ezagutzak eta esperientziak ingurunearekin
harremanak izateko moduak baldintzatzen ditu. Esperientziak
hitzezkoak, entzumenezkoak, ukimenezkoak eta usaimenezkoak izan ohi
dira, eta ingurunearen errepresentazio mentala ikusten duten haurrek
dutenaz guztiz bestelakoa.
*
Ikusizko estimulazio-ezaren eraginez, lasaiegiak eta geldoegiak
izatea gerta daiteke, haientzat ez baita esistitzen gorputzaren bidez
sentitu ezin dezaketena. Gauzak horrela, bitartekari-lanak egin behar
ditugu ingurunea eta ikusmendefizita duten haurrak harremanetan
jartzeko, mugimendu estereotipatuak, ekolaliak, etab. saihesteko
asmoz.
*
Horrelako arazoren bat duen haur ugarik zertxobait ikusten du
oraindik. Ikusmen-aztarna horretaz baliatzeko, beraz, zentzumenak
eragiteko modalitate bat baino gehiago erabili beharko dugu,
estimulatzeko eta motibatzeko.
Zer
atsegin zaie, zer egiten dute ongi?
*
Beste edozein haurrek bezalatsu, hobe burutu ditzaketen iharduerak
nahiago dituzte, horiei erantzuteko mekanismo egokiak dituztelako
edo.
*
Ukimena izugarri garatu dezakete, ukitze soilez, objektuen
ezaugarriez jabetzeko eta identifikatzeko gai izan arte.
*
Entzumenak eskaintzen die ikusmenak ukatzen diena. Egoki landuz gero,
hainbat gauza lortzeko bidea emango die zentzumen horrek.
*
Hobe moldatzen dira arreta jarri eta inguruneko gako nahiz seinaleak
antzemateko ihardueretan.
*
Haur txikien kasuan, entzumenari esker ohartemandako mezuak
ukimenaren bidez osatu behar dira, horrela, pertzepzio-bide biak
erabilita, objektuak antzemateko, espazioan kokatzeko eta non dauden
jakiteko modua baitute haurrek. Soinuak lagungarriak dira aldez
aurretik ukimenezko kontaktua izanez gero.
Zer-nolako
eragozpenak dituzte?
*
Objektu bat zein espaziotan kokatzen den jabetzeko, ikusten duten
haurrek baino eragozpen handiagoak dituzte, ukimenaren eta
entzumenaren laguntza besterik ez baitute.
*
Mugimenari dagokionez, nolabaiteko atzerapenak izan ditzakete
arakatzera eta gertu dituen objektu nahiz pertsonen bila abiatzera
bultzatzen ez baditugu, ikusten ez dituztenez ez baitute haiekiko
jakinminik.
*
Hitzezko gaitasunak ongi garatzen diren arren, zenbaitetan denbora
luzeagoa behar dute inguruko pertsonen eta objektuen ekintzak
deskribatzeko.
*
Kode grafikoak direla medio bildutako informazioak eskuratzeko,
lantzeko eta errepresentatzeko eragozpenak dituzte; ikusmen-aztarnak
aprobetxatzen saiatu behar dugu eta ikusizko informazioaren ordez,
entzumenezkoa edo ukimenezkoa eskaini.
Nola
lagun diezaiekegu?
*
Zertxobait ikusten badute, ikusmen-aztarnez baliatzen direla
ziurtatuz eta objektuak arakatzera bultzatuz.
*
Behar den guztietan, kode alternatiboak eskainiz, inguruneak
kulturari buruz emandako informazioa eskuratu ahal izateko,
irakur-idazmena, irudiak, eta horrelakoak ez baitira nahikoak
egokituta edo handituta egon ezean.
*
Ukimena eta gaitasun psikomotorea erabiltzera bultzatuz, objektuen
munduaz jabetzeko, inguruneko objektuak aurkitzeko eta erabili ahal
izateko.
*
Nahi dituzten gorputzeko atalak erabiltzera bultzatuz eta
elkarreraginak izateko aukerak emanez, ingurune fisiko eta
sozialarekin esperientzia egokia izateko eta autoistimua areagotzeko.
*
Eginkizunak burutzeko denbora luzeagoa emanez. Ikusmen-ezak arazoak
sortzen dituen garapenaren hainbat alderditan laguntza berezia eman
behar diegu:
o Dimentsioak
zabalegiak direlako edo, problema figuratiboak eta espazialak
ulertzeko arazoak dituztenean. Horrelakoetan, ukimenak ez die objektu
guztia arakatzeko modurik ematen, zati bat besterik ez die erakusten,
eta ezin dute objektuaren errepresentazio mentalik eratu.
o Irakur-idazketa
lantzeko asmoz, Braille sistemaren bat erabiltzen badugu, kontuan
izan behar dugu ukimena motela eta sekuentziala dela eta informazio
konplexu edo figuratiboak lantzeko edo gogora ekartzeko arazoak sor
daitezkeela.
o Ukimenaren
bitartez azter daitezkeen materialak erabili behar ditugu.
o Mugimenezko
trebetasunak ahal bait gehien sustatu behar ditugu, ikusmenaz besteko
bideak erabili behar dituztela kontuan hartuta.
o
Zentzumen-modalitate bat baino gehiago erabili behar dugu,
informazio-bilketa errazteko eta objektuak, ekintzak eta egoerak
errepresentatzeko aukera emateko.
INFOMAZIO
GEHIGARRIA
*
ZENBAIT EGILE (1992). Ikusmen-urritasuna eta izanez gero
hezkuntza-premia bereziak. IBE/CERE. Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren
Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
*
ZENBAIT EGILE. (1989). Intervenci—n educativa con ni–os de baja
visi—n. M‡laga. Junta de Andalucia. Consejer’a de Educaci—n y
Ciencia.
*
ROSA, A.; OCHAITA, E. (1993). Psicolog’a de la
ceguera.
Madril. Alianza Arg.
2012-11-14
2012-11-09
Nahaste bipolarra
NAHASTE
BIPOLARRA
Zer
da?
Nahaste
bipolarra gaixotasun mental larria da, gaur egun ditugun
tratamenduekin kontrolatzeko zaila da eta kronikoa bilaka daiteke.
Depresio eta mania faseak izaten ditu, eta buruaz beste egiteko
arriskua dago: %10-15eko probabilitatea dago I motako bipolarren
kasuan.
Nahaste
bipolarra (lehen maniako depresiboa izenez ezagutzen zena) garunaren
nahaste biologikoa da eta pertsonaren arima-egoeran asaldura larriak
eragiten ditu, mania, normaltasunaren eta depresioaren arteko gora
beherak eraginez. Etxean, lanean eta eskolan jarduteko gaitasuna
murriztu dezake.
Zoritxarrez,
pertsona askok denbora luzez sufritzen dute diagnostiko zuzena
jasotzen duten arte. Gure gizartean buru-eritasunek errezeloa sortzen
duten arren, etengabeko tratamendua hartzen duten pertsonek bizitza
normala izan dezakete, bai lanean bai familian.
Diagnostikoaren
irizpideak
Nahaste
Bipolar I, II eta Nahaste Ziklotimikoak pazienteek izaten dituzten
gertakari depresibo larrien, maniakoen, mistoen edo hipomaniakoen
araberakoak dira.
Beste
edozein buru-nahaste bezala, bipolarra mota ezberdinetan ager
daiteke. Bipolar I esaten da pazienteak gutxienez manialdi bat izan
duenean; Bipolar II, gertakari depresibo larriak eta hipomaniako
bat izan dituenean; eta zehaztu gabeko Nahaste Bipolar deitzen zaio
gertakari hipomaniakoen eta depresiboen denbora eta iraupen
irizpideak betetzen ez direnean. Azkenik, sintoma depresiboak eta
hipomaniakoak jasaten dituzten pazienteek, aurreko irizpideetatik
at daudenean, Trastorno Ziklotimiko bezala diagnostikatzen dira.
Beste sailkapen bat egin daiteke depresio egoeratik maniara
pasatzen den azkartasunaren arabera, eta "ziklatzaile"
azkarrez hitz egiten da kasu haueta
Intzidentzia
tasak
Nahaste
bipolar I-aren intzidentzia-tasa populazio helduaren %0,8koa da (%0,4
eta 1,6 artean) eta nahaste bipolar II-rena %0,5ekoa. Prebalentzia
antzekoa da gizon eta emakumeetan.
Hasiera
adina 21 urte inguruan izaten da. Batik-bat 14-19 urte artean
agertzen da eta bigarren adin tartea 20-24 urte artekoa da. Beraz,
lehen gertakaria adin nahiko gaztean ematen da.
Jeneroaren
intzidentziari dagokionez, berriz, gizonezkoen artean ohikoagoa da
lehen gertakaria maniako motakoa izatea. II motako nahaste bipolarra,
ordea, normalagoa izaten da emakumeengan, eta ez dago bi sexuen
arteko ezberdintasunik nahaste bipolar Iaren kasuan.
Bai
gizonen eta bai emakumeen kasuan, autore batzuen esanetan, %60ra
iristen da substantzien gehiegizko kontsumoa.
Etiologia
Zientzialari
eta medikuek nahaste bipolarraren abiarazle genetiko bat aurkitu
dute. Nahaste bipolarra duten gurasoen seme-alabek probabilitate
altuagoa dute gaixotasuna izateko. Diagnostikatuak izan diren
pertsonen %80-90ak arima-egoeraren nahastea duen senideren bat dutela
uste da.
Ikerketen
emaitzek azaltzen dute lehen graduko ahaideek gainontzeko populazioak
baino arima-egoeraren nahaste tasa dezente altuagoak dituztela. Ez da
nahaste bipolarraren transmisio modua ezagutzen, ezta estresa
eragiten duten ingurugiro faktoreek hasieran eta gaixotasunaren
garapenean jokatzen duten papera ere.
Nola
aurre egin?
Nahaste
bipolarraren farmako bidezko tratamendua ezinbestekoa da. Helburu
nagusia da sintomak kontrolatzea eta normaltasun psikosozialera
bueltatzea, baita beste fase bateko gertakariak izatea ekiditea ere.
Agindutako
sendagaien betetze-tasa %50ean kokatzen da, %0 eta %100 arteko
tartean.
2012-11-07
2012-11-02
2012-10-31
Egoera animikoaren asaldura
EGOERA
ANIMIKOAREN ASALDURA
Los
trastornos del estado de ánimo son una categoría de problemas de
salud mental que incluyen todos los tipos de depresión y
de trastorno
bipolar.
También reciben el nombre de trastornos afectivos. Durante la década
de los ochenta, los profesionales de la salud mental comenzaron a
reconocer los síntomas de los trastornos del estado de ánimo en
niños y adolescentes, así como en adultos. Sin embargo, los niños
y adolescentes no necesariamente experimentan o exhiben los mismos
síntomas que los adultos. Es más difícil diagnosticar los
trastornos del estado de ánimo en los niños, especialmente porque
ellos no siempre son capaces de expresar cómo se sienten. Hoy en
día, los médicos e investigadores creen que los trastornos del
estado de ánimo en los niños y adolescentes siguen siendo uno de
los problemas de la salud mental que se diagnostica con menos
frecuencia. Los trastornos del estado de ánimo en los niños los
pone en riesgo de sufrir otros trastornos (más a menudo trastornos
de ansiedad,
comportamiento perturbador y trastornos de abuso de sustancias) que
pueden persistir mucho después de haber solucionado los episodios de
depresión iniciales.
2012-10-26
2012-10-24
Urritasun psikikoa
GARAPEN ATZERAPEN GLOBALA DUTEN HAURRAK
Ezaugarriak
-Garapenaren
atzerapen globala duten haurrek atzeratutako bilakaera izaten dute
hezkuntzaren etapa honetan, alabaina, bilakaeraren eredu orokorrak
adin bereko kideek dituztenen antzekoak izan ohi dira.
-Atzerapen
globalak ezaugarri bat du, hots, ez diola eragiten arlo bakar bati
soilik, garapen intelektual, afektibo eta sozialaren eremu guztiei
baizik.
-Askotan,
estimulazio egokia emanez gero, berez izan beharko lituzketen
bilakaera-ereduak eta erritmoak lortzen dituzte, gaitasunak eta
trebetasunak eskuratzeko orduan atzeratuta dabiltzala baita arazo
bakarra.
-Beste
zenbaitetan, ordea, nolabaiteko aurrerapenak lortu arren,
aurreratzean defiziten bat izango dute ziurrenik gaitasun
intelektualean.
Zer
atsegin zaie, zer egiten dute ongi?
-Haien
heldutasun-mailari egokitutako iharduerak proposatuz gero, arras
ongi erantzuten diete gizarte elkarreraginari eta ikaskuntzari.
-Errazago
ikasten dute hitzezko estimulazioarekin batera ikusizko baliabideak
erabiltzen baditugu, errefortzuak lagungarriak baitira mezuak
ulertzeko.
-Gauzak
ongi egiten dituztenean txalotzea atsegin zaie.
Edozein
haurrari bezala, jolastea, objektuak arakatzea, batetik bestera
ibiltzea... atzegin zaie. Kasu honetan ihardueren programak,
denborak erritmoak moldatu behar dira, harik eta haurren
heldutasun-mailara egokitu arte.
Zer-nolako
eragozpenak dituzte?
-Eragozpen
globalak dituzte, garapenaren arlo ezberdinei eragin ohi dizkieten
eragozpenak, alegia. Norbere gorputzaren ezaguera, koordinazio eta
kontrol alorreko atzerapenak dituzte.
-Kideekiko
elkarreragina berezi nekeza irudituz gero, bakartzeko joera izan
dezake, gizarte harremanak ahalbidetzeko neurriak hartu ezean,
behinik behin.
-Gizarte
ingurunearen eskakizunak antolatu eta ulertzeko erabiltzen dituzten
estrategiak, arreta jarri eta norabaitera zuzentzeko estrategiak,
informazioa antolatu eta jokabidea moldatzeko estrategiak ere
atzeratuta egon daitezke. Ez da bitxia, beraz, atzerapen horiek
eskolako zenbait iharduera burutzeko erari eragitea.
-Esandakoa
ongi ulertzeko gauza ez badira, arreta-azturak guztiz finkatu gabe
badituzte edo proposatzen zaizkien eginkizuna oso zaila bada,
motibazio eskasa izaten dute eskolako iharduerak direla eta.
-Atzeratuta
dute, halaber, kontzeptuak eratzeko gaitasuna eta baita objektuen
nahiz gertakarien arteko kategoriak, sailkapenak, erlazioak etab
ezartzekoak ere.
-Hizkuntzari
dagokionez, ulermena eta adierazpena atzeratuta egon daitezke, batik
bat testuinguruak inolako laguntzarik ematen ez zaie.
Nola
lagun diezaiekegu?
-Denbora
luzeago eman behar zaie ikasteko eta ingurunea, objektuak,
pertsonak, norbere gorputza, etab. interpretatu eta ulertu ahal
izateko.
-Hurren
gaitasun-mailarekin bat datozen iharduerak planteatu behar dira,
kontu handiz aukeratu behar dira eta sekuentzia sinpleetan zatitu.
Laguntzeko,
ondokoa bultzatu behar ditugu:
*Norbere
gorputzaren ezaguera eta espazioan moldatzeko gaitasuna.
*Mugimenezko
trebetasunak, estimulazio psikomotrizaren eta jolasaren bitartez.
*Autonomia
indartuko duten trebetasunak.
*Objektu
eta espazioen manipulazioa, esperimentazioa eta bereizketa.
Kontzeptuen
eraketa(berdinak diren gauzak elkartu/Objektuak, marrazkiak
parekatu/ formak, tamainak sailkatu...)
Esku
hartzerako eta laguntzarako jarraipide hauek kontuan hartuta:
*Laguntza
fisikoa eman behar diegu, proposatutako iharduera egiteko modua izan
dezten.
*Iharduerak,
espazioak eta denborak egituratu behar ditugu, denbora eta
espazioari buruzko nozioak barneratu ahal izateko.
*Beharrezkoa
denean, ereduak eta imitazioa erabili behar ditugu.
*Egoerak
ulertzen dituztela ziurtatu behar dugu; esandakoaz jabetzea nahi
izanez gero, beraz, ulertzen duten hizkera erabili behar dugu
ezinbestez.
*Jolasak,
psikomotrizitate-iharduerak eta adierazpenezkoak erabili behar
ditugu oinarrizko kontzeptuak lantzeko.
*Gertakari
gertatu berriak edo gertakizun zehatzak aipatu behar ditugu, eta
objektuaren batez ari garenean, aurrean izan.
*Ikusizko
laguntzak eta keinuak erabili behar ditugu, eginkizunak ongi burutu
ahal izateko.
*Haurrek
ikasitakoak eta arrakastak baloratu behar ditugu.
Familiarekin
eta haurraren heziketan parte hartzen duten beste pertsonekin
lankidetzan ari behar dugu:
*Familiarekin
noiz bilduko garen erabaki behar dugu, sortzen diren aurrerapenak
eta arazoak eztabaidatzeko.
*Haurrekin
lanean dabiltzan profesionalekin, hots, tutorearekin, laguntzako
irakasleekin, aholkulariekin eta abarrekin lankidetzan aritu behar
dugu, laneko planaren nahiz curriculum egokitzapenaren gaineko
erabakiak hartzeko.
Informazio
gehigarria
*GARAIGORDOBIL,M.(1992).
Juego cooperativo y socializado en el aula. Madril. Seco-Olea.
*MAJOR,S;WALSH
M.(1983). Actividades para niños con problemas de aprendizaje.
Bartzelona CEAC.
2012-10-19
2012-10-17
2012-10-12
2012-10-10
Urritasun psikikoa
AUTISMOA
Zer
da? Eta zeintzuk dira bere ezaugarriak?
Autismoa
haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia
nabarmenak dituena. Bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira;
adin horretan ume normalak beren gizarte-mailako portaera erabat
finkatzen hasiak bait dira, baina ume autisten gurasoak lehenagotik
hasi dira konturatzen beren umea “arraroa” dela.
Ume
autistak onegiak izan ohi dira, ia inoiz ez dute negarrik egiten edo
ez dira urduritzen, eta beren sehaskan luze egon daitezke,
lasai-lasai, bakarrik egon arren. Beren gurasoen aurrean
“distraituta” bezala egoten dira eta ez diete haien
maitasun-ekintzei erantzuten.
Mintzaira-problemak,
gutxi-asko grabeak, edukitzen dituzte ume autistek. Batzuetan
mintzaira ez da batere garatzen; beste batzuetan, berriz, umea hitz
egiten hasten da, baina 2 urte beteta, hortxe geratzen da ez atzera
eta ez aurrera. Autismoan oso tipikoa da beste pertsona batek
esandako hitzak edo esaldiak umearen adinaren arabera automatikoki
errepikatzea. Mintzairak ongi eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da
normal garatzen (sintaxian bitxikeriak agertzen bait dira) eta
hizkera monotonoa izan ohi da.
Ume
autisten beste ezaugarri bat, gauza eta tresnenganako interesa da.
Beren ingurugiroa konstante, beti berdin, mantentzea gustatzen zaie.
Edozein aldaketak (eguneroko paseoan egin ohi duen bidean
aldaketatzoren batek, edota etxean zerbait lekuz aldatzeak, adibidez)
larritasun eta estutasun handia sortzen die. Beren portaeraren alor
honek asko mugatzen ditu, behin eta berriz errepikatzen dituzten
jokabide eta erritmo-multzo mugatu batzuk soilik bereganatzen
dituztelako.
Gaur
egun oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak.
Hasieran, ikertzaileek aurrarekiko maitasun-faltagatik sortzen zela
uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik gehienetan sustrai
organikoren bat, genetikaren arlokoa, badela onartzen da. Horren
adibide eta lekuko da lau autistetatik hiru mutikoak eta bakarra
neska izatea.
Autismoaren
arrazoi zehatza ezagutzen ez denez, gaixotasun honentzat ez dago
tratamendu espezifikorik, baina frogatuta dago ume autistek heziketa
berezia eskaintzen zaienean asko hobetzen direla.
Pronostikoari
dagokionez, askoz ere hobea da bost urterekin beste pertsonekin
komunikatzeko modua duen ume autistarena, mintzaira bidez inolako
harremanik lortu ezin dezakeen umearena baino.
Laburbilduaz
hauek dira autismoaren ezaugarriak:
- Gizarte-harremanerako ezintasuna duten umeak izan ohi dira. Adibidez, bere gurasoak etxean hara eta hona dabiltzanean ez diete jarraitzen; ezta begiradarekin ere. Ez zaie kontaktu edo ukipen fisikorik gustatzen. Ez dute lagunarteko irribarrerik; ezta kanpoko edo arrotzenganako beldurrik ere, ...
- Mintzaira-garapenean atzerapenak eta trastornoakeduki ohi dituzte. Mintzaira polikiegi gara daiteke, batere ez garatu edota ongi hasi baina bapatean eten eta geratu. Horietatik erdiak, zerbait esaten ikasi dutenak, “ekolalia” deitzen zaiona edukiko dute, hau da, egiten zaizkien galderei erantzuteko oihartzun moduan galdetzailearen azken hitzak errepikatu egingo dituzte. Bestalde zu eta ni pertsonak ere nahasten dituzte.
- Beren jostailuak erabiltzen ikasten ez duten umeak dira. Ez dute fantasia batere lantzen, eta beren jolasak suntsikorrak (apurtzaileak) dira; monotonoak, errepikakorrak.
- Estimulu sentsorialekiko erantzuna ere alteratua eduki ohi dute ume hauek. Ume autista berberak, une diferentetan, desberdin erantzungo die estimuluei (argiei, soinuei, usainei, etab.i); batere ez batzuetan eta ikaragarri besteetan. Zenbaitetan txoratuta bezala egon-go dira horien aurrean. Bestetan berriz, ikusi edo antzeman ere ez dituztela egiten dirudi.
- Beren garapena ez da harmonikoki koordinatzen. Ume hauengan garapenaren 3 faseen (motorearen, ezagutzaren eta sozialaren) koordinazio normala ez da burutzen. Ume hauen garapen-mailak gorabehera handiak dauzka, zenbait kasutan ume horiek beren adinari dagokiona baino maila altuagoan egoten direlarik.
Zer
atsegin zaie, zer egiten dute ongi?
*
Hitzezko komunikazioari edo gizarte-komunikazioari dagozkien
gaitasunak ezinbestekoak ez diren iharduerak atsegin zaizkie, hala
nola, parekatzea, elkartzea,manipulatzea eta eraikitzea, besteak
beste.
*
Haur autista batzuek zenbait trebetasun dute, hau da, irakurtzeko eta
idazteko gai dira, zenbaki-alorreko trebetasunak dituzte, oroimen
mekanikoa, etab.
*
Haur autista gehienetzat, oso atsegingarria da musika. Hori horrela,
iharduera hori guztiz baliagarria izan daiteke eskolan erabiltzeko
eta espazioa eta denbora egituratzeko laguntza gisa.
Zer-nolako
eragozpenak dituzte?
*
Haur autistek, gizarte-garapenerako eta komunikaziorako gaitasunik
ez dutenez, eragozpenak dituzte imitatzeko, besteek pentsatzen
dutena ulertzeko eta inguruneko gizartearauak ulertzeko.
*
Komunikazioa eskasa izanik, komunikaziorako gaitasunmaila altua
eskatzen duten ihardueretan errendimendua txikiagoa da.
*
Nekez burutzen dituzte jolas sinbolikoak, egoerak imajinatu eta rol
desberdinak hartu behar baitituzte.
*
Jokabide-arazoak izan ditzakete, batik bat ingurunea ulertzeko
gizarte-gaitasunik ez dutelako eta oinarrizko autonomi azturak
(elikadura, esfintereen kontrola, etab.) berandu eskuratzen
dituztelako.
*
Denbora antolatzeko eta inguruneko hizkuntz klabeak ulertzeko
eragozpenak dituzte; halaber, gertakariak iragartzeko, besteen
emozioak eta adierazpenak ulertzeko, eta abarrerako arazoak ere
badituzte.
*
Beste pertsona bati kasu egiteko eta elkarreraginak burutzeko,
elkarrekin objektu bati begiratzeko, gauza bat atsegin zaien ala ez
adierazteko eta abarrerako eragozpenak dituzte.
Nola
lagun diezaiekegu?
*Ikasgela
arruntean laguntzak eman behar dizkiegu.
o
Ikasgelan behar diren aldaketa eta egokitzapen guztiak egin behar
ditugu, bertatik arazorik gabe ibiltzeko jarraipide, gako eta
informazioak azaldu behar dizkiegu, alegia. Esate baterako, txoko
bakoitza zertarako den adierazteko, sinboloak, ihardueren argazkiak,
etab. erabiltzea komeni da, denbora adierazteko, berriz, grafikoak,
etab.
o
Egunean zehar burutu beharreko ihardueren denbora- sekuentziak ahalik
eta garbien adierazi behar dizkiegu, argazkiak edo marrazkiak
erabilita, adibidez.
*
Ondoko arloak gehiago landu behar ditugu:
o
Oinarrizko autonomi azturak: elikadura, garbitasuna, esfintereen
kontrola,... integrazioa bultzatzeko eta aztura horiek ez izateak
eragin ditzakeen jokabide-arazoak saihesteko.
o
Eginkizunak burutzen ari direla kontzentratzen ikasteko, iharduera
laburrak, ongi egituratuak eta argiak proposatu behar zaizkie.
o
Objektuak behar bezala erabiltzen eta arakatzen lagundu behar zaie.
*Beste
pertsona batekin batera zerbaiti arreta jartzeko aukerak indartu
behar ditugu.
o
Haurrei atsegin zaizkien elkarreraginezko jolasak proposatuz: ku-ku,
zerbait izkutatu eta bilatzea, zerbait falta da, non dago?, panpinei
jaten ematea, etab.
o
Laminak, objektuak, marrazkiak, mugitzen diren jostailuak, musikadun
jostaluak, etab. erakutsiz eta elkarrekin behatuz.
o
Ekintzak imitatzeko abestiak eta jolasak proposatuz.
*
Ingurunearen ulermena eta gizarte-erantzunak hobetzen saiatu behar
dugu.
o
Nola komunikatzen den, noiz, zein egoeratan, norekin, etab. behatu
beharra dago. Hitzezko komunikaziorik ez badute ere, edozein
komunikazio-jokabidez baliatu behar dugu, bultzatzeko eta erabilgarri
nahiz funtzional bilakatzeko.
5. Eraskinean komunikazioa behatzeko eskala baten berri dator.
o
Ahal den neurrian, ingurune koherentea aurkeztu behar diegu, ingurune
ordenatua, eta egituratua, non aurrikus ditzaketen gauzak gertatzen
diren, errutinaz jositako ingurunea, azken batean. Egoki iruditzen
zaigunean estrategia hori bertan behera utzi behar dugu komunikazioa
bultzatzeko asmoz.
*
Ondoko esku-hartzerako eta laguntzarako jarraipide hauek
kontuan
hartuta:
o
Iharduerak, denbora, espazioa eta materialak egituratzeko orduan
kontuan izan behar dugu gertatuko dena aurrikusteko modua eman behar
diegula.
o
Emozioak argi eta garbi adierazi behar ditugu, ongi uler daitezen.
o
Emozioak eta adierazpenak puztu egin behar ditugu.
o
Imitazioa landu behar dugu.
o
Gehiegi hitzegitea saihestu behar dugu, haurra ez nahasteko.
o
Hizkera ulerterraza eta egokia erabili behar dugu, haurrek guk
dioguna ulertzeko.
o
Gertakari gertatu berriak, gertakizun zehatzak aipatu behar ditugu
eta objektu batez aritzerakoan, aurrean dugula ziurtatu.
o
Ikusizko edo eta entzunezko laguntzak erabili behar ditugu: musika,
txirrinak, etab., mezuak hobe ulertu ahal izateko.
* Familiarekin eta
haurren heziketan parte hartzen duten pertsonekin koordinatuta egon
behar dugu.
o
Komenigarria izan daiteke eskolan eta etxean jazotako gertakarien
berri biltzeko "koaderno" bat izatea. Era berean,
familiarekin noiz bilduko garen erabaki behar dugu,
haurren aurrerapenak edo eragozpenak eztabaidatzeko asmoz, eta
azkenik, haur autistekin lan egiten duten profesional guztiekin, hau
da, tutorearekin, laguntzako irakasleekin, aholkulariekin eta
abarrekin lankidetzan aritu, laneko planen, curriculumegokitzapenen
eta abarren gaineko erabakiak hartzeko.
INFORMAZIO
GEHIGARRIA
ZENBAIT
EGILE. (1992). Autismoa eta Hezkuntza- izanez gero premia
bereziak.(*) IBE/CERE. Gazteiz. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen
Zerbitzu Nagusia
*
FRITH, U. (1991). Autismo: hacia una explicación del enigma. Madril.
Alianza Editorial.
*
JORDAN, R.; POWEL,S. (1992). Las necesidades curriculares especiales
de los ni–os autistas. Gazteiz. IBE/CERE. Hezkuntza, Unibertsitate
eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritza.
*
RIVIERE, A. ( 1990) El desarrollo y la educación del niño autista .
Desarrollo psicológico y educación. ZENBAIT EGILE III.Lib 18. Kap.
Madril. Alianza Arg.
*
http://zientzia.net/artikuluak/autismoa/
Suscribirse a:
Entradas (Atom)