GARAPEN ATZERAPEN GLOBALA DUTEN HAURRAK
Ezaugarriak
-Garapenaren
atzerapen globala duten haurrek atzeratutako bilakaera izaten dute
hezkuntzaren etapa honetan, alabaina, bilakaeraren eredu orokorrak
adin bereko kideek dituztenen antzekoak izan ohi dira.
-Atzerapen
globalak ezaugarri bat du, hots, ez diola eragiten arlo bakar bati
soilik, garapen intelektual, afektibo eta sozialaren eremu guztiei
baizik.
-Askotan,
estimulazio egokia emanez gero, berez izan beharko lituzketen
bilakaera-ereduak eta erritmoak lortzen dituzte, gaitasunak eta
trebetasunak eskuratzeko orduan atzeratuta dabiltzala baita arazo
bakarra.
-Beste
zenbaitetan, ordea, nolabaiteko aurrerapenak lortu arren,
aurreratzean defiziten bat izango dute ziurrenik gaitasun
intelektualean.
Zer
atsegin zaie, zer egiten dute ongi?
-Haien
heldutasun-mailari egokitutako iharduerak proposatuz gero, arras
ongi erantzuten diete gizarte elkarreraginari eta ikaskuntzari.
-Errazago
ikasten dute hitzezko estimulazioarekin batera ikusizko baliabideak
erabiltzen baditugu, errefortzuak lagungarriak baitira mezuak
ulertzeko.
-Gauzak
ongi egiten dituztenean txalotzea atsegin zaie.
Edozein
haurrari bezala, jolastea, objektuak arakatzea, batetik bestera
ibiltzea... atzegin zaie. Kasu honetan ihardueren programak,
denborak erritmoak moldatu behar dira, harik eta haurren
heldutasun-mailara egokitu arte.
Zer-nolako
eragozpenak dituzte?
-Eragozpen
globalak dituzte, garapenaren arlo ezberdinei eragin ohi dizkieten
eragozpenak, alegia. Norbere gorputzaren ezaguera, koordinazio eta
kontrol alorreko atzerapenak dituzte.
-Kideekiko
elkarreragina berezi nekeza irudituz gero, bakartzeko joera izan
dezake, gizarte harremanak ahalbidetzeko neurriak hartu ezean,
behinik behin.
-Gizarte
ingurunearen eskakizunak antolatu eta ulertzeko erabiltzen dituzten
estrategiak, arreta jarri eta norabaitera zuzentzeko estrategiak,
informazioa antolatu eta jokabidea moldatzeko estrategiak ere
atzeratuta egon daitezke. Ez da bitxia, beraz, atzerapen horiek
eskolako zenbait iharduera burutzeko erari eragitea.
-Esandakoa
ongi ulertzeko gauza ez badira, arreta-azturak guztiz finkatu gabe
badituzte edo proposatzen zaizkien eginkizuna oso zaila bada,
motibazio eskasa izaten dute eskolako iharduerak direla eta.
-Atzeratuta
dute, halaber, kontzeptuak eratzeko gaitasuna eta baita objektuen
nahiz gertakarien arteko kategoriak, sailkapenak, erlazioak etab
ezartzekoak ere.
-Hizkuntzari
dagokionez, ulermena eta adierazpena atzeratuta egon daitezke, batik
bat testuinguruak inolako laguntzarik ematen ez zaie.
Nola
lagun diezaiekegu?
-Denbora
luzeago eman behar zaie ikasteko eta ingurunea, objektuak,
pertsonak, norbere gorputza, etab. interpretatu eta ulertu ahal
izateko.
-Hurren
gaitasun-mailarekin bat datozen iharduerak planteatu behar dira,
kontu handiz aukeratu behar dira eta sekuentzia sinpleetan zatitu.
Laguntzeko,
ondokoa bultzatu behar ditugu:
*Norbere
gorputzaren ezaguera eta espazioan moldatzeko gaitasuna.
*Mugimenezko
trebetasunak, estimulazio psikomotrizaren eta jolasaren bitartez.
*Autonomia
indartuko duten trebetasunak.
*Objektu
eta espazioen manipulazioa, esperimentazioa eta bereizketa.
Kontzeptuen
eraketa(berdinak diren gauzak elkartu/Objektuak, marrazkiak
parekatu/ formak, tamainak sailkatu...)
Esku
hartzerako eta laguntzarako jarraipide hauek kontuan hartuta:
*Laguntza
fisikoa eman behar diegu, proposatutako iharduera egiteko modua izan
dezten.
*Iharduerak,
espazioak eta denborak egituratu behar ditugu, denbora eta
espazioari buruzko nozioak barneratu ahal izateko.
*Beharrezkoa
denean, ereduak eta imitazioa erabili behar ditugu.
*Egoerak
ulertzen dituztela ziurtatu behar dugu; esandakoaz jabetzea nahi
izanez gero, beraz, ulertzen duten hizkera erabili behar dugu
ezinbestez.
*Jolasak,
psikomotrizitate-iharduerak eta adierazpenezkoak erabili behar
ditugu oinarrizko kontzeptuak lantzeko.
*Gertakari
gertatu berriak edo gertakizun zehatzak aipatu behar ditugu, eta
objektuaren batez ari garenean, aurrean izan.
*Ikusizko
laguntzak eta keinuak erabili behar ditugu, eginkizunak ongi burutu
ahal izateko.
*Haurrek
ikasitakoak eta arrakastak baloratu behar ditugu.
Familiarekin
eta haurraren heziketan parte hartzen duten beste pertsonekin
lankidetzan ari behar dugu:
*Familiarekin
noiz bilduko garen erabaki behar dugu, sortzen diren aurrerapenak
eta arazoak eztabaidatzeko.
*Haurrekin
lanean dabiltzan profesionalekin, hots, tutorearekin, laguntzako
irakasleekin, aholkulariekin eta abarrekin lankidetzan aritu behar
dugu, laneko planaren nahiz curriculum egokitzapenaren gaineko
erabakiak hartzeko.
Informazio
gehigarria
*GARAIGORDOBIL,M.(1992).
Juego cooperativo y socializado en el aula. Madril. Seco-Olea.
*MAJOR,S;WALSH
M.(1983). Actividades para niños con problemas de aprendizaje.
Bartzelona CEAC.
No hay comentarios:
Publicar un comentario