URRITASUN
SENTSORIALA
IKUSMEN
- DEFIZITA DUTEN HAURRAK
Ezaugarriak
*Ikusmen-defizita
edo ambliopia duten haurrek, ikusten duten adin bereko haurren
antzeko garapena dute, beti ere ingurunea antzekoa bada eta
txiki-txikitatik estimulazioa izan baldin badute.
*
Itsutasunak berez ez du inolako arazo intelektualik edo
heldutasun-eragozpenik sortzen; dena den, ezaugarri bereziak izaten
ditu ikusmen-defiziten bat duten haurren garapenak eta, ondorioz,
haur horien premiei erantzun behar zaie.
*
Munduari buruzko ezagutzak eta esperientziak ingurunearekin
harremanak izateko moduak baldintzatzen ditu. Esperientziak
hitzezkoak, entzumenezkoak, ukimenezkoak eta usaimenezkoak izan ohi
dira, eta ingurunearen errepresentazio mentala ikusten duten haurrek
dutenaz guztiz bestelakoa.
*
Ikusizko estimulazio-ezaren eraginez, lasaiegiak eta geldoegiak
izatea gerta daiteke, haientzat ez baita esistitzen gorputzaren bidez
sentitu ezin dezaketena. Gauzak horrela, bitartekari-lanak egin behar
ditugu ingurunea eta ikusmendefizita duten haurrak harremanetan
jartzeko, mugimendu estereotipatuak, ekolaliak, etab. saihesteko
asmoz.
*
Horrelako arazoren bat duen haur ugarik zertxobait ikusten du
oraindik. Ikusmen-aztarna horretaz baliatzeko, beraz, zentzumenak
eragiteko modalitate bat baino gehiago erabili beharko dugu,
estimulatzeko eta motibatzeko.
Zer
atsegin zaie, zer egiten dute ongi?
*
Beste edozein haurrek bezalatsu, hobe burutu ditzaketen iharduerak
nahiago dituzte, horiei erantzuteko mekanismo egokiak dituztelako
edo.
*
Ukimena izugarri garatu dezakete, ukitze soilez, objektuen
ezaugarriez jabetzeko eta identifikatzeko gai izan arte.
*
Entzumenak eskaintzen die ikusmenak ukatzen diena. Egoki landuz gero,
hainbat gauza lortzeko bidea emango die zentzumen horrek.
*
Hobe moldatzen dira arreta jarri eta inguruneko gako nahiz seinaleak
antzemateko ihardueretan.
*
Haur txikien kasuan, entzumenari esker ohartemandako mezuak
ukimenaren bidez osatu behar dira, horrela, pertzepzio-bide biak
erabilita, objektuak antzemateko, espazioan kokatzeko eta non dauden
jakiteko modua baitute haurrek. Soinuak lagungarriak dira aldez
aurretik ukimenezko kontaktua izanez gero.
Zer-nolako
eragozpenak dituzte?
*
Objektu bat zein espaziotan kokatzen den jabetzeko, ikusten duten
haurrek baino eragozpen handiagoak dituzte, ukimenaren eta
entzumenaren laguntza besterik ez baitute.
*
Mugimenari dagokionez, nolabaiteko atzerapenak izan ditzakete
arakatzera eta gertu dituen objektu nahiz pertsonen bila abiatzera
bultzatzen ez baditugu, ikusten ez dituztenez ez baitute haiekiko
jakinminik.
*
Hitzezko gaitasunak ongi garatzen diren arren, zenbaitetan denbora
luzeagoa behar dute inguruko pertsonen eta objektuen ekintzak
deskribatzeko.
*
Kode grafikoak direla medio bildutako informazioak eskuratzeko,
lantzeko eta errepresentatzeko eragozpenak dituzte; ikusmen-aztarnak
aprobetxatzen saiatu behar dugu eta ikusizko informazioaren ordez,
entzumenezkoa edo ukimenezkoa eskaini.
Nola
lagun diezaiekegu?
*
Zertxobait ikusten badute, ikusmen-aztarnez baliatzen direla
ziurtatuz eta objektuak arakatzera bultzatuz.
*
Behar den guztietan, kode alternatiboak eskainiz, inguruneak
kulturari buruz emandako informazioa eskuratu ahal izateko,
irakur-idazmena, irudiak, eta horrelakoak ez baitira nahikoak
egokituta edo handituta egon ezean.
*
Ukimena eta gaitasun psikomotorea erabiltzera bultzatuz, objektuen
munduaz jabetzeko, inguruneko objektuak aurkitzeko eta erabili ahal
izateko.
*
Nahi dituzten gorputzeko atalak erabiltzera bultzatuz eta
elkarreraginak izateko aukerak emanez, ingurune fisiko eta
sozialarekin esperientzia egokia izateko eta autoistimua areagotzeko.
*
Eginkizunak burutzeko denbora luzeagoa emanez. Ikusmen-ezak arazoak
sortzen dituen garapenaren hainbat alderditan laguntza berezia eman
behar diegu:
o Dimentsioak
zabalegiak direlako edo, problema figuratiboak eta espazialak
ulertzeko arazoak dituztenean. Horrelakoetan, ukimenak ez die objektu
guztia arakatzeko modurik ematen, zati bat besterik ez die erakusten,
eta ezin dute objektuaren errepresentazio mentalik eratu.
o Irakur-idazketa
lantzeko asmoz, Braille sistemaren bat erabiltzen badugu, kontuan
izan behar dugu ukimena motela eta sekuentziala dela eta informazio
konplexu edo figuratiboak lantzeko edo gogora ekartzeko arazoak sor
daitezkeela.
o Ukimenaren
bitartez azter daitezkeen materialak erabili behar ditugu.
o Mugimenezko
trebetasunak ahal bait gehien sustatu behar ditugu, ikusmenaz besteko
bideak erabili behar dituztela kontuan hartuta.
o
Zentzumen-modalitate bat baino gehiago erabili behar dugu,
informazio-bilketa errazteko eta objektuak, ekintzak eta egoerak
errepresentatzeko aukera emateko.
INFOMAZIO
GEHIGARRIA
*
ZENBAIT EGILE (1992). Ikusmen-urritasuna eta izanez gero
hezkuntza-premia bereziak. IBE/CERE. Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren
Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
*
ZENBAIT EGILE. (1989). Intervenci—n educativa con ni–os de baja
visi—n. M‡laga. Junta de Andalucia. Consejer’a de Educaci—n y
Ciencia.
*
ROSA, A.; OCHAITA, E. (1993). Psicolog’a de la
ceguera.
Madril. Alianza Arg.
No hay comentarios:
Publicar un comentario