URRITASUN
SENTSORIALA
ENTZUMEN
– DEFIZITA DUTEN HAURRAK: GORRERIA EDO HIPOAKUSIA
Ezaugarriak
*
Zenbait subjektuk gorreria sakona duela diogunean zera esan nahi
dugu, haien entzumena ez dela funtzionala bizitza arrunterako eta
ahozko mintzaira eskuratzea eragozten diela.
*
Haur batzuek gorreria postlokutiboa dute, hau da, ahozko mintzaira
ezagutu edo hitzegiten ikasi ostean geratu dira gorrak, hori dela
eta, ahozko mintzaira garatzeko hizkuntz egiturak berenganatuta
dauzkate jadanik.
*
Hipoakusia terminoaren bidez entzumen-urritasuna adierazten dugu.
Hipoakusia duten haurrek, protesia erabilita edo erabili gabe,
bizitzan moldatzeko lain entzuten dute. Defizita izanda ere,
mintzaira entzumenaren bidez eskura dezakete, baina lexiko arazoak
izan ez ezik, eragozpenak dituzte hitzak ahoskatzerakoan edo esaldiak
egituratzerakoan. Arazo horiek larriagoak edo arinagoak izan
daitezke, hipoakusiaren arabera.
Zer
atsegin zaie, zer egiten dute ongi?
*
Eguneroko iharduera guztiak burutu ditzakete, are, gozatu ere egin
dezakete iharduera horiek burutzen, baldin eta banan-bana ingurunean
gertatzen denari buruzko informazio nahikoa eta egokia ematen
badiegu.
*
Entzumena ezinbestekoa ez den iharduera guztietan ongi moldatzen
dira.
* Ikusizko pertzepzioan oinarritutako iharduerak, gorputzadierazpenean
oinarritutakoak, arreta berezia jarri beharrekoak, kanpoko munduaren
ikusizko errepresentazioan nahiz errepresentazio grafikoan
oinarritzen diren iharduerak atsegin zaizkie, oso trebeak baitira
alor horietan.
*
Ukimenaren bidez bibrazioez jabetzeko iharduerak, hala nola,
perkusiozko musika-tresnez egindako erritmo-jolasak bereziki atsegin
zaizkie, soinua entzuten ez badute ere, bibrazio-mugimenduei esker
hauteman egin baitezakete.
Zer-nolakoeragozpenak
dituzte?
*
Eragozpen guztiak gorreria-motak eta mailak eta agertu den uneak
baldintzatzen ditu, alabaina gorreria edozein motakoa edo mailakoa
izanik ere, edozein unetan azalduta ere, eragozpen nagusi bakar bat
eragiten du, hots, ahozko mintzaira berez eskuratzeko eragozpena.
*
Oro har, ahozko mintzaira ulertzeko eta adierazteko arazoak dituzte
entzumen-defizita duten haurrek eta, ondorioz, mundua ulertzeko
arazoak ere badituzte, kultura, hein handi batean behintzat,
entzumenaren bitartez gureganatzen baitugu.
*
Gertakariei eta erantzunei aurrea hartzeko, kontzeptu abstraktuak
sinbolizatu eta eskuratzeko arazoak izan ditzakete, ikustezinak
izanik, hizkuntzaren egitura batean oinarritzen dira eta.
Nola
lagun diezaiekegu?
*
Zertxobait entzuteko gai badira, entzumen-aztarna horietaz baliatuz
eta erabiltzen irakatsiz, bakartzeko joera alde batera uzteko.
*
Komunikazioa bultzatuz. Horretarako, guztiek ulertzen duten
komunikazio-kode amankomun bat erabili behar dugu eta, baita ahozko
mintzairaren sistema osagarriak ere, hots, sistema alternatiboak
(zeinuen mintzaira) eta aumentatiboak (mintzaira bimodala), kasu
bakoitzean erabilgarriak gerta daitezkeen laguntza teknikoak albora
utzi gabe, jakina.
*
Ahozko mintzaira nolabait birgaitzeko etengabeko laguntza behar dute
eta baita laguntza logopedikoa ere.
*
Horrelako haurrekin hitzegiten dugunean, ahoskera, adierazpideak,
hitzak eta hizkuntzaren egitura zaindu behar ditugu, ahalik eta
hizkuntz input egokiena izan dezaten.
*
Taldeko gainerako haurrei entzumen-defizitak dituztenei nola hitzegin
behar dieten irakatsi behar diegu: zuzenean, ahalik eta keinu
adierazgarrienak eginda, edo, bestela, zeinuak erabiliz, mintzaira
alternatiboa edo aumentatiboa aukeratu badugu.
*
Ikusizko estrategiak erabiliz, haur gorrek komunikatzeko gehien
erabiltzen duten bidea ikusizkoa baita.
*
Laguntza teknikoak, entzuteko protesiak tartean, oso lagungarriak
dira haur gorrentzat. Hori horrela, protesiak erabiltzera animatu
behar ditugu, nola zaintzen diren irakatsi behar diegularik.
Ondoko
esku-hartzerako jarraipide hauek kontuan hartuta:
o
Egin behar dutenari buruzko azalpenik eman gabe, zer egin behar duten
edo zer ulertu behar duten erakutsi egin behar diegu.
o
Hitzegiten dugunean zuzenean begiratzeko modua eman behar diegu,
horrenbestez, argiak ematen digula hitz egin behar diegu eta aurpegia
nahiz keinuak ongi ikusten dituzten lekuren batean kokatu.
o
Fonema eta hitz ugariren ahoskera ez da antzematen ezpainei
begiratuta, hortaz, mintzamenaz gain, keinu esanguratsuak eta
gorputz-adierazpena ere erabili behar ditugu.
o
Kontuan izan behar da arreta eta ekintza ez direla aldi berean
gertatzen, entzuten duten haurren kasuan bezalatsu. Hori horrela,
denbora luzeagoa eman behar zaie ekintza batzuk burutzeko eta zenbait
gauza adierazteko.
o
Besteek inolako arazorik gabe ulertzen dituzten inguruneko
gertakariak azaltzeko informazio osagarria eman beharko diegu,
ondorioak aurrikusten eta beldurrak nahiz mesfidantzak albora uzten
lagunduko baitiegu horrela. Adibidez: irtetzeko ordua dela adierazten
duen txirrina nahiz musika entzun eta taldeko gainerako kideak
aterantz doazenean, zer gertatzen den azaldu behar diogu haur gorrari
eta hobe ulertuko duen gakoren bat eman.
INFORMAZIO
GEHIGARRIA
*
MARCHESI, A. (1990). El desarrollo cognitivo y izanez gero
linguistico de los niños sordos Madril. Alianza Arg.
*
ZENBAIT EGILE. (1990). Las necesidades educativas del niño con
deficiencia auditiva CNREE. Madril. Ministerio de Educación y
Ciencia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario