ONGI ETORRI GUZTIOI!!

2012-12-12

Por cuatro esquinitas de nada

Espero dut nire bloga guztioi asko gustatzea eta harekin disfrutatzea, baina batez ere erabilgarria eta interesgarria izatea. Bukatzeko, hemen uzten dizuet niri asko gustatzen zaidan ipuin bat eta hau ikusi eta gero pentsatu behar dugu ume bereziak ez dutela aldatu behar baizik eta gure erakundeak. Ondo izan eta eskerrikasko guztioi!!!! besarkada handi bat!!

2012-11-27


URRITASUN SENTSORIALA

ENTZUMEN – DEFIZITA DUTEN HAURRAK: GORRERIA EDO HIPOAKUSIA

Ezaugarriak

* Zenbait subjektuk gorreria sakona duela diogunean zera esan nahi dugu, haien entzumena ez dela funtzionala bizitza arrunterako eta ahozko mintzaira eskuratzea eragozten diela.

* Haur batzuek gorreria postlokutiboa dute, hau da, ahozko mintzaira ezagutu edo hitzegiten ikasi ostean geratu dira gorrak, hori dela eta, ahozko mintzaira garatzeko hizkuntz egiturak berenganatuta dauzkate jadanik.

* Hipoakusia terminoaren bidez entzumen-urritasuna adierazten dugu. Hipoakusia duten haurrek, protesia erabilita edo erabili gabe, bizitzan moldatzeko lain entzuten dute. Defizita izanda ere, mintzaira entzumenaren bidez eskura dezakete, baina lexiko arazoak izan ez ezik, eragozpenak dituzte hitzak ahoskatzerakoan edo esaldiak egituratzerakoan. Arazo horiek larriagoak edo arinagoak izan daitezke, hipoakusiaren arabera.

Zer atsegin zaie, zer egiten dute ongi?

* Eguneroko iharduera guztiak burutu ditzakete, are, gozatu ere egin dezakete iharduera horiek burutzen, baldin eta banan-bana ingurunean gertatzen denari buruzko informazio nahikoa eta egokia ematen badiegu.

* Entzumena ezinbestekoa ez den iharduera guztietan ongi moldatzen dira.

* Ikusizko pertzepzioan oinarritutako iharduerak, gorputzadierazpenean oinarritutakoak, arreta berezia jarri beharrekoak, kanpoko munduaren ikusizko errepresentazioan nahiz errepresentazio grafikoan oinarritzen diren iharduerak atsegin zaizkie, oso trebeak baitira alor horietan.

* Ukimenaren bidez bibrazioez jabetzeko iharduerak, hala nola, perkusiozko musika-tresnez egindako erritmo-jolasak bereziki atsegin zaizkie, soinua entzuten ez badute ere, bibrazio-mugimenduei esker hauteman egin baitezakete.


Zer-nolakoeragozpenak dituzte?

* Eragozpen guztiak gorreria-motak eta mailak eta agertu den uneak baldintzatzen ditu, alabaina gorreria edozein motakoa edo mailakoa izanik ere, edozein unetan azalduta ere, eragozpen nagusi bakar bat eragiten du, hots, ahozko mintzaira berez eskuratzeko eragozpena.

* Oro har, ahozko mintzaira ulertzeko eta adierazteko arazoak dituzte entzumen-defizita duten haurrek eta, ondorioz, mundua ulertzeko arazoak ere badituzte, kultura, hein handi batean behintzat, entzumenaren bitartez gureganatzen baitugu.

* Gertakariei eta erantzunei aurrea hartzeko, kontzeptu abstraktuak sinbolizatu eta eskuratzeko arazoak izan ditzakete, ikustezinak izanik, hizkuntzaren egitura batean oinarritzen dira eta.

Nola lagun diezaiekegu?

* Zertxobait entzuteko gai badira, entzumen-aztarna horietaz baliatuz eta erabiltzen irakatsiz, bakartzeko joera alde batera uzteko.

* Komunikazioa bultzatuz. Horretarako, guztiek ulertzen duten komunikazio-kode amankomun bat erabili behar dugu eta, baita ahozko mintzairaren sistema osagarriak ere, hots, sistema alternatiboak (zeinuen mintzaira) eta aumentatiboak (mintzaira bimodala), kasu bakoitzean erabilgarriak gerta daitezkeen laguntza teknikoak albora utzi gabe, jakina.

* Ahozko mintzaira nolabait birgaitzeko etengabeko laguntza behar dute eta baita laguntza logopedikoa ere.

* Horrelako haurrekin hitzegiten dugunean, ahoskera, adierazpideak, hitzak eta hizkuntzaren egitura zaindu behar ditugu, ahalik eta hizkuntz input egokiena izan dezaten.

* Taldeko gainerako haurrei entzumen-defizitak dituztenei nola hitzegin behar dieten irakatsi behar diegu: zuzenean, ahalik eta keinu adierazgarrienak eginda, edo, bestela, zeinuak erabiliz, mintzaira alternatiboa edo aumentatiboa aukeratu badugu.

* Ikusizko estrategiak erabiliz, haur gorrek komunikatzeko gehien erabiltzen duten bidea ikusizkoa baita.

* Laguntza teknikoak, entzuteko protesiak tartean, oso lagungarriak dira haur gorrentzat. Hori horrela, protesiak erabiltzera animatu behar ditugu, nola zaintzen diren irakatsi behar diegularik.

Ondoko esku-hartzerako jarraipide hauek kontuan hartuta:

o Egin behar dutenari buruzko azalpenik eman gabe, zer egin behar duten edo zer ulertu behar duten erakutsi egin behar diegu.

o Hitzegiten dugunean zuzenean begiratzeko modua eman behar diegu, horrenbestez, argiak ematen digula hitz egin behar diegu eta aurpegia nahiz keinuak ongi ikusten dituzten lekuren batean kokatu.

o Fonema eta hitz ugariren ahoskera ez da antzematen ezpainei begiratuta, hortaz, mintzamenaz gain, keinu esanguratsuak eta gorputz-adierazpena ere erabili behar ditugu.

o Kontuan izan behar da arreta eta ekintza ez direla aldi berean gertatzen, entzuten duten haurren kasuan bezalatsu. Hori horrela, denbora luzeagoa eman behar zaie ekintza batzuk burutzeko eta zenbait gauza adierazteko.

o Besteek inolako arazorik gabe ulertzen dituzten inguruneko gertakariak azaltzeko informazio osagarria eman beharko diegu, ondorioak aurrikusten eta beldurrak nahiz mesfidantzak albora uzten lagunduko baitiegu horrela. Adibidez: irtetzeko ordua dela adierazten duen txirrina nahiz musika entzun eta taldeko gainerako kideak aterantz doazenean, zer gertatzen den azaldu behar diogu haur gorrari eta hobe ulertuko duen gakoren bat eman.

INFORMAZIO GEHIGARRIA
* MARCHESI, A. (1990). El desarrollo cognitivo y izanez gero linguistico de los niños sordos Madril. Alianza Arg.
* ZENBAIT EGILE. (1990). Las necesidades educativas del niño con deficiencia auditiva CNREE. Madril. Ministerio de Educación y Ciencia.  

2012-11-16


URRITASUN SENTSORIALA

IKUSMEN - DEFIZITA DUTEN HAURRAK

Ezaugarriak

*Ikusmen-defizita edo ambliopia duten haurrek, ikusten duten adin bereko haurren antzeko garapena dute, beti ere ingurunea antzekoa bada eta txiki-txikitatik estimulazioa izan baldin badute.

* Itsutasunak berez ez du inolako arazo intelektualik edo heldutasun-eragozpenik sortzen; dena den, ezaugarri bereziak izaten ditu ikusmen-defiziten bat duten haurren garapenak eta, ondorioz, haur horien premiei erantzun behar zaie.

* Munduari buruzko ezagutzak eta esperientziak ingurunearekin harremanak izateko moduak baldintzatzen ditu. Esperientziak hitzezkoak, entzumenezkoak, ukimenezkoak eta usaimenezkoak izan ohi dira, eta ingurunearen errepresentazio mentala ikusten duten haurrek dutenaz guztiz bestelakoa.

* Ikusizko estimulazio-ezaren eraginez, lasaiegiak eta geldoegiak izatea gerta daiteke, haientzat ez baita esistitzen gorputzaren bidez sentitu ezin dezaketena. Gauzak horrela, bitartekari-lanak egin behar ditugu ingurunea eta ikusmendefizita duten haurrak harremanetan jartzeko, mugimendu estereotipatuak, ekolaliak, etab. saihesteko asmoz.

* Horrelako arazoren bat duen haur ugarik zertxobait ikusten du oraindik. Ikusmen-aztarna horretaz baliatzeko, beraz, zentzumenak eragiteko modalitate bat baino gehiago erabili beharko dugu, estimulatzeko eta motibatzeko.

Zer atsegin zaie, zer egiten dute ongi?

* Beste edozein haurrek bezalatsu, hobe burutu ditzaketen iharduerak nahiago dituzte, horiei erantzuteko mekanismo egokiak dituztelako edo.

* Ukimena izugarri garatu dezakete, ukitze soilez, objektuen ezaugarriez jabetzeko eta identifikatzeko gai izan arte.

* Entzumenak eskaintzen die ikusmenak ukatzen diena. Egoki landuz gero, hainbat gauza lortzeko bidea emango die zentzumen horrek.
* Hobe moldatzen dira arreta jarri eta inguruneko gako nahiz seinaleak antzemateko ihardueretan.
* Haur txikien kasuan, entzumenari esker ohartemandako mezuak ukimenaren bidez osatu behar dira, horrela, pertzepzio-bide biak erabilita, objektuak antzemateko, espazioan kokatzeko eta non dauden jakiteko modua baitute haurrek. Soinuak lagungarriak dira aldez aurretik ukimenezko kontaktua izanez gero.


Zer-nolako eragozpenak dituzte?

* Objektu bat zein espaziotan kokatzen den jabetzeko, ikusten duten haurrek baino eragozpen handiagoak dituzte, ukimenaren eta entzumenaren laguntza besterik ez baitute.

* Mugimenari dagokionez, nolabaiteko atzerapenak izan ditzakete arakatzera eta gertu dituen objektu nahiz pertsonen bila abiatzera bultzatzen ez baditugu, ikusten ez dituztenez ez baitute haiekiko jakinminik.

* Hitzezko gaitasunak ongi garatzen diren arren, zenbaitetan denbora luzeagoa behar dute inguruko pertsonen eta objektuen ekintzak deskribatzeko.

* Kode grafikoak direla medio bildutako informazioak eskuratzeko, lantzeko eta errepresentatzeko eragozpenak dituzte; ikusmen-aztarnak aprobetxatzen saiatu behar dugu eta ikusizko informazioaren ordez, entzumenezkoa edo ukimenezkoa eskaini.

Nola lagun diezaiekegu?

* Zertxobait ikusten badute, ikusmen-aztarnez baliatzen direla ziurtatuz eta objektuak arakatzera bultzatuz.

* Behar den guztietan, kode alternatiboak eskainiz, inguruneak kulturari buruz emandako informazioa eskuratu ahal izateko, irakur-idazmena, irudiak, eta horrelakoak ez baitira nahikoak egokituta edo handituta egon ezean.

* Ukimena eta gaitasun psikomotorea erabiltzera bultzatuz, objektuen munduaz jabetzeko, inguruneko objektuak aurkitzeko eta erabili ahal izateko.
* Nahi dituzten gorputzeko atalak erabiltzera bultzatuz eta elkarreraginak izateko aukerak emanez, ingurune fisiko eta sozialarekin esperientzia egokia izateko eta autoistimua areagotzeko.

* Eginkizunak burutzeko denbora luzeagoa emanez. Ikusmen-ezak arazoak sortzen dituen garapenaren hainbat alderditan laguntza berezia eman behar diegu:

o Dimentsioak zabalegiak direlako edo, problema figuratiboak eta espazialak ulertzeko arazoak dituztenean. Horrelakoetan, ukimenak ez die objektu guztia arakatzeko modurik ematen, zati bat besterik ez die erakusten, eta ezin dute objektuaren errepresentazio mentalik eratu.

o Irakur-idazketa lantzeko asmoz, Braille sistemaren bat erabiltzen badugu, kontuan izan behar dugu ukimena motela eta sekuentziala dela eta informazio konplexu edo figuratiboak lantzeko edo gogora ekartzeko arazoak sor daitezkeela.

o Ukimenaren bitartez azter daitezkeen materialak erabili behar ditugu.

o Mugimenezko trebetasunak ahal bait gehien sustatu behar ditugu, ikusmenaz besteko bideak erabili behar dituztela kontuan hartuta.

o Zentzumen-modalitate bat baino gehiago erabili behar dugu, informazio-bilketa errazteko eta objektuak, ekintzak eta egoerak errepresentatzeko aukera emateko.

INFOMAZIO GEHIGARRIA
* ZENBAIT EGILE (1992). Ikusmen-urritasuna eta izanez gero hezkuntza-premia bereziak. IBE/CERE. Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
* ZENBAIT EGILE. (1989). Intervenci—n educativa con ni–os de baja visi—n. M‡laga. Junta de Andalucia. Consejer’a de Educaci—n y Ciencia.
* ROSA, A.; OCHAITA, E. (1993). Psicolog’a de la
ceguera. Madril. Alianza Arg. 

2012-11-09

Nahaste bipolarra


NAHASTE BIPOLARRA
Zer da?
Nahaste bipolarra gaixotasun mental larria da, gaur egun ditugun tratamenduekin kontrolatzeko zaila da eta kronikoa bilaka daiteke. Depresio eta mania faseak izaten ditu, eta buruaz beste egiteko arriskua dago: %10-15eko probabilitatea dago I motako bipolarren kasuan.
Nahaste bipolarra (lehen maniako depresiboa izenez ezagutzen zena) garunaren nahaste biologikoa da eta pertsonaren arima-egoeran asaldura larriak eragiten ditu, mania, normaltasunaren eta depresioaren arteko gora beherak eraginez. Etxean, lanean eta eskolan jarduteko gaitasuna murriztu dezake.

Zoritxarrez, pertsona askok denbora luzez sufritzen dute diagnostiko zuzena jasotzen duten arte. Gure gizartean buru-eritasunek errezeloa sortzen duten arren, etengabeko tratamendua hartzen duten pertsonek bizitza normala izan dezakete, bai lanean bai familian.

Diagnostikoaren irizpideak

Nahaste Bipolar I, II eta Nahaste Ziklotimikoak pazienteek izaten dituzten gertakari depresibo larrien, maniakoen, mistoen edo hipomaniakoen araberakoak dira.
Beste edozein buru-nahaste bezala, bipolarra mota ezberdinetan ager daiteke. Bipolar I esaten da pazienteak gutxienez manialdi bat izan duenean; Bipolar II, gertakari depresibo larriak eta hipomaniako bat izan dituenean; eta zehaztu gabeko Nahaste Bipolar deitzen zaio gertakari hipomaniakoen eta depresiboen denbora eta iraupen irizpideak betetzen ez direnean. Azkenik, sintoma depresiboak eta hipomaniakoak jasaten dituzten pazienteek, aurreko irizpideetatik at daudenean, Trastorno Ziklotimiko bezala diagnostikatzen dira. Beste sailkapen bat egin daiteke depresio egoeratik maniara pasatzen den azkartasunaren arabera, eta "ziklatzaile" azkarrez hitz egiten da kasu haueta



Intzidentzia tasak

Nahaste bipolar I-aren intzidentzia-tasa populazio helduaren %0,8koa da (%0,4 eta 1,6 artean) eta nahaste bipolar II-rena %0,5ekoa. Prebalentzia antzekoa da gizon eta emakumeetan.
Hasiera adina 21 urte inguruan izaten da. Batik-bat 14-19 urte artean agertzen da eta bigarren adin tartea 20-24 urte artekoa da. Beraz, lehen gertakaria adin nahiko gaztean ematen da.
Jeneroaren intzidentziari dagokionez, berriz, gizonezkoen artean ohikoagoa da lehen gertakaria maniako motakoa izatea. II motako nahaste bipolarra, ordea, normalagoa izaten da emakumeengan, eta ez dago bi sexuen arteko ezberdintasunik nahaste bipolar Iaren kasuan.
Bai gizonen eta bai emakumeen kasuan, autore batzuen esanetan, %60ra iristen da substantzien gehiegizko kontsumoa.

Etiologia
Zientzialari eta medikuek nahaste bipolarraren abiarazle genetiko bat aurkitu dute. Nahaste bipolarra duten gurasoen seme-alabek probabilitate altuagoa dute gaixotasuna izateko. Diagnostikatuak izan diren pertsonen %80-90ak arima-egoeraren nahastea duen senideren bat dutela uste da.
Ikerketen emaitzek azaltzen dute lehen graduko ahaideek gainontzeko populazioak baino arima-egoeraren nahaste tasa dezente altuagoak dituztela. Ez da nahaste bipolarraren transmisio modua ezagutzen, ezta estresa eragiten duten ingurugiro faktoreek hasieran eta gaixotasunaren garapenean jokatzen duten papera ere.

Nola aurre egin?
Nahaste bipolarraren farmako bidezko tratamendua ezinbestekoa da. Helburu nagusia da sintomak kontrolatzea eta normaltasun psikosozialera bueltatzea, baita beste fase bateko gertakariak izatea ekiditea ere.
Agindutako sendagaien betetze-tasa %50ean kokatzen da, %0 eta %100 arteko tartean.

2012-10-31

Egoera animikoaren asaldura


EGOERA ANIMIKOAREN ASALDURA

Los trastornos del estado de ánimo son una categoría de problemas de salud mental que incluyen todos los tipos de depresión y de trastorno bipolar. También reciben el nombre de trastornos afectivos. Durante la década de los ochenta, los profesionales de la salud mental comenzaron a reconocer los síntomas de los trastornos del estado de ánimo en niños y adolescentes, así como en adultos. Sin embargo, los niños y adolescentes no necesariamente experimentan o exhiben los mismos síntomas que los adultos. Es más difícil diagnosticar los trastornos del estado de ánimo en los niños, especialmente porque ellos no siempre son capaces de expresar cómo se sienten. Hoy en día, los médicos e investigadores creen que los trastornos del estado de ánimo en los niños y adolescentes siguen siendo uno de los problemas de la salud mental que se diagnostica con menos frecuencia. Los trastornos del estado de ánimo en los niños los pone en riesgo de sufrir otros trastornos (más a menudo trastornos de ansiedad, comportamiento perturbador y trastornos de abuso de sustancias) que pueden persistir mucho después de haber solucionado los episodios de depresión iniciales.

2012-10-24

Urritasun psikikoa

GARAPEN ATZERAPEN GLOBALA DUTEN HAURRAK

Ezaugarriak

-Garapenaren atzerapen globala duten haurrek atzeratutako bilakaera izaten dute hezkuntzaren etapa honetan, alabaina, bilakaeraren eredu orokorrak adin bereko kideek dituztenen antzekoak izan ohi dira.

-Atzerapen globalak ezaugarri bat du, hots, ez diola eragiten arlo bakar bati soilik, garapen intelektual, afektibo eta sozialaren eremu guztiei baizik.

-Askotan, estimulazio egokia emanez gero, berez izan beharko lituzketen bilakaera-ereduak eta erritmoak lortzen dituzte, gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko orduan atzeratuta dabiltzala baita arazo bakarra.

-Beste zenbaitetan, ordea, nolabaiteko aurrerapenak lortu arren, aurreratzean defiziten bat izango dute ziurrenik gaitasun intelektualean.

Zer atsegin zaie, zer egiten dute ongi?

-Haien heldutasun-mailari egokitutako iharduerak proposatuz gero, arras ongi erantzuten diete gizarte elkarreraginari eta ikaskuntzari.

-Errazago ikasten dute hitzezko estimulazioarekin batera ikusizko baliabideak erabiltzen baditugu, errefortzuak lagungarriak baitira mezuak ulertzeko.

-Gauzak ongi egiten dituztenean txalotzea atsegin zaie.

Edozein haurrari bezala, jolastea, objektuak arakatzea, batetik bestera ibiltzea... atzegin zaie. Kasu honetan ihardueren programak, denborak erritmoak moldatu behar dira, harik eta haurren heldutasun-mailara egokitu arte.

Zer-nolako eragozpenak dituzte?

-Eragozpen globalak dituzte, garapenaren arlo ezberdinei eragin ohi dizkieten eragozpenak, alegia. Norbere gorputzaren ezaguera, koordinazio eta kontrol alorreko atzerapenak dituzte.

-Kideekiko elkarreragina berezi nekeza irudituz gero, bakartzeko joera izan dezake, gizarte harremanak ahalbidetzeko neurriak hartu ezean, behinik behin.

-Gizarte ingurunearen eskakizunak antolatu eta ulertzeko erabiltzen dituzten estrategiak, arreta jarri eta norabaitera zuzentzeko estrategiak, informazioa antolatu eta jokabidea moldatzeko estrategiak ere atzeratuta egon daitezke. Ez da bitxia, beraz, atzerapen horiek eskolako zenbait iharduera burutzeko erari eragitea.

-Esandakoa ongi ulertzeko gauza ez badira, arreta-azturak guztiz finkatu gabe badituzte edo proposatzen zaizkien eginkizuna oso zaila bada, motibazio eskasa izaten dute eskolako iharduerak direla eta.

-Atzeratuta dute, halaber, kontzeptuak eratzeko gaitasuna eta baita objektuen nahiz gertakarien arteko kategoriak, sailkapenak, erlazioak etab ezartzekoak ere.

-Hizkuntzari dagokionez, ulermena eta adierazpena atzeratuta egon daitezke, batik bat testuinguruak inolako laguntzarik ematen ez zaie.


Nola lagun diezaiekegu?

-Denbora luzeago eman behar zaie ikasteko eta ingurunea, objektuak, pertsonak, norbere gorputza, etab. interpretatu eta ulertu ahal izateko.

-Hurren gaitasun-mailarekin bat datozen iharduerak planteatu behar dira, kontu handiz aukeratu behar dira eta sekuentzia sinpleetan zatitu.


Laguntzeko, ondokoa bultzatu behar ditugu:

*Norbere gorputzaren ezaguera eta espazioan moldatzeko gaitasuna.

*Mugimenezko trebetasunak, estimulazio psikomotrizaren eta jolasaren bitartez.

*Autonomia indartuko duten trebetasunak.

*Objektu eta espazioen manipulazioa, esperimentazioa eta bereizketa.

Kontzeptuen eraketa(berdinak diren gauzak elkartu/Objektuak, marrazkiak parekatu/ formak, tamainak sailkatu...)

Esku hartzerako eta laguntzarako jarraipide hauek kontuan hartuta:

*Laguntza fisikoa eman behar diegu, proposatutako iharduera egiteko modua izan dezten.

*Iharduerak, espazioak eta denborak egituratu behar ditugu, denbora eta espazioari buruzko nozioak barneratu ahal izateko.

*Beharrezkoa denean, ereduak eta imitazioa erabili behar ditugu.

*Egoerak ulertzen dituztela ziurtatu behar dugu; esandakoaz jabetzea nahi izanez gero, beraz, ulertzen duten hizkera erabili behar dugu ezinbestez.

*Jolasak, psikomotrizitate-iharduerak eta adierazpenezkoak erabili behar ditugu oinarrizko kontzeptuak lantzeko.

*Gertakari gertatu berriak edo gertakizun zehatzak aipatu behar ditugu, eta objektuaren batez ari garenean, aurrean izan.

*Ikusizko laguntzak eta keinuak erabili behar ditugu, eginkizunak ongi burutu ahal izateko.

*Haurrek ikasitakoak eta arrakastak baloratu behar ditugu.

Familiarekin eta haurraren heziketan parte hartzen duten beste pertsonekin lankidetzan ari behar dugu:

*Familiarekin noiz bilduko garen erabaki behar dugu, sortzen diren aurrerapenak eta arazoak eztabaidatzeko.

*Haurrekin lanean dabiltzan profesionalekin, hots, tutorearekin, laguntzako irakasleekin, aholkulariekin eta abarrekin lankidetzan aritu behar dugu, laneko planaren nahiz curriculum egokitzapenaren gaineko erabakiak hartzeko.

Informazio gehigarria

*GARAIGORDOBIL,M.(1992). Juego cooperativo y socializado en el aula. Madril. Seco-Olea.
*MAJOR,S;WALSH M.(1983). Actividades para niños con problemas de aprendizaje. Bartzelona CEAC.

2012-10-10

Urritasun psikikoa


AUTISMOA

Zer da? Eta zeintzuk dira bere ezaugarriak?

Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira; adin horretan ume normalak beren gizarte-mailako portaera erabat finkatzen hasiak bait dira, baina ume autisten gurasoak lehenagotik hasi dira konturatzen beren umea “arraroa” dela.

Ume autistak onegiak izan ohi dira, ia inoiz ez dute negarrik egiten edo ez dira urduritzen, eta beren sehaskan luze egon daitezke, lasai-lasai, bakarrik egon arren. Beren gurasoen aurrean “distraituta” bezala egoten dira eta ez diete haien maitasun-ekintzei erantzuten.

Mintzaira-problemak, gutxi-asko grabeak, edukitzen dituzte ume autistek. Batzuetan mintzaira ez da batere garatzen; beste batzuetan, berriz, umea hitz egiten hasten da, baina 2 urte beteta, hortxe geratzen da ez atzera eta ez aurrera. Autismoan oso tipikoa da beste pertsona batek esandako hitzak edo esaldiak umearen adinaren arabera automatikoki errepikatzea. Mintzairak ongi eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da normal garatzen (sintaxian bitxikeriak agertzen bait dira) eta hizkera monotonoa izan ohi da.

Ume autisten beste ezaugarri bat, gauza eta tresnenganako interesa da. Beren ingurugiroa konstante, beti berdin, mantentzea gustatzen zaie. Edozein aldaketak (eguneroko paseoan egin ohi duen bidean aldaketatzoren batek, edota etxean zerbait lekuz aldatzeak, adibidez) larritasun eta estutasun handia sortzen die. Beren portaeraren alor honek asko mugatzen ditu, behin eta berriz errepikatzen dituzten jokabide eta erritmo-multzo mugatu batzuk soilik bereganatzen dituztelako.

Gaur egun oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak. Hasieran, ikertzaileek aurrarekiko maitasun-faltagatik sortzen zela uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik gehienetan sustrai organikoren bat, genetikaren arlokoa, badela onartzen da. Horren adibide eta lekuko da lau autistetatik hiru mutikoak eta bakarra neska izatea.

Autismoaren arrazoi zehatza ezagutzen ez denez, gaixotasun honentzat ez dago tratamendu espezifikorik, baina frogatuta dago ume autistek heziketa berezia eskaintzen zaienean asko hobetzen direla.

Pronostikoari dagokionez, askoz ere hobea da bost urterekin beste pertsonekin komunikatzeko modua duen ume autistarena, mintzaira bidez inolako harremanik lortu ezin dezakeen umearena baino.


Laburbilduaz hauek dira autismoaren ezaugarriak:

  • Gizarte-harremanerako ezintasuna duten umeak izan ohi dira. Adibidez, bere gurasoak etxean hara eta hona dabiltzanean ez diete jarraitzen; ezta begiradarekin ere. Ez zaie kontaktu edo ukipen fisikorik gustatzen. Ez dute lagunarteko irribarrerik; ezta kanpoko edo arrotzenganako beldurrik ere, ...

  • Mintzaira-garapenean atzerapenak eta trastornoakeduki ohi dituzte. Mintzaira polikiegi gara daiteke, batere ez garatu edota ongi hasi baina bapatean eten eta geratu. Horietatik erdiak, zerbait esaten ikasi dutenak, “ekolalia” deitzen zaiona edukiko dute, hau da, egiten zaizkien galderei erantzuteko oihartzun moduan galdetzailearen azken hitzak errepikatu egingo dituzte. Bestalde zu eta ni pertsonak ere nahasten dituzte.
  • Beren jostailuak erabiltzen ikasten ez duten umeak dira. Ez dute fantasia batere lantzen, eta beren jolasak suntsikorrak (apurtzaileak) dira; monotonoak, errepikakorrak.

  • Estimulu sentsorialekiko erantzuna ere alteratua eduki ohi dute ume hauek. Ume autista berberak, une diferentetan, desberdin erantzungo die estimuluei (argiei, soinuei, usainei, etab.i); batere ez batzuetan eta ikaragarri besteetan. Zenbaitetan txoratuta bezala egon-go dira horien aurrean. Bestetan berriz, ikusi edo antzeman ere ez dituztela egiten dirudi.

  • Beren garapena ez da harmonikoki koordinatzen. Ume hauengan garapenaren 3 faseen (motorearen, ezagutzaren eta sozialaren) koordinazio normala ez da burutzen. Ume hauen garapen-mailak gorabehera handiak dauzka, zenbait kasutan ume horiek beren adinari dagokiona baino maila altuagoan egoten direlarik.

Zer atsegin zaie, zer egiten dute ongi?

* Hitzezko komunikazioari edo gizarte-komunikazioari dagozkien gaitasunak ezinbestekoak ez diren iharduerak atsegin zaizkie, hala nola, parekatzea, elkartzea,manipulatzea eta eraikitzea, besteak beste.

* Haur autista batzuek zenbait trebetasun dute, hau da, irakurtzeko eta idazteko gai dira, zenbaki-alorreko trebetasunak dituzte, oroimen mekanikoa, etab.

* Haur autista gehienetzat, oso atsegingarria da musika. Hori horrela, iharduera hori guztiz baliagarria izan daiteke eskolan erabiltzeko eta espazioa eta denbora egituratzeko laguntza gisa.

Zer-nolako eragozpenak dituzte?

* Haur autistek, gizarte-garapenerako eta komunikaziorako gaitasunik ez dutenez, eragozpenak dituzte imitatzeko, besteek pentsatzen dutena ulertzeko eta inguruneko gizartearauak ulertzeko.

* Komunikazioa eskasa izanik, komunikaziorako gaitasunmaila altua eskatzen duten ihardueretan errendimendua txikiagoa da.

* Nekez burutzen dituzte jolas sinbolikoak, egoerak imajinatu eta rol desberdinak hartu behar baitituzte.

* Jokabide-arazoak izan ditzakete, batik bat ingurunea ulertzeko gizarte-gaitasunik ez dutelako eta oinarrizko autonomi azturak (elikadura, esfintereen kontrola, etab.) berandu eskuratzen dituztelako.

* Denbora antolatzeko eta inguruneko hizkuntz klabeak ulertzeko eragozpenak dituzte; halaber, gertakariak iragartzeko, besteen emozioak eta adierazpenak ulertzeko, eta abarrerako arazoak ere badituzte. 

* Beste pertsona bati kasu egiteko eta elkarreraginak burutzeko, elkarrekin objektu bati begiratzeko, gauza bat atsegin zaien ala ez adierazteko eta abarrerako eragozpenak dituzte.

Nola lagun diezaiekegu?

*Ikasgela arruntean laguntzak eman behar dizkiegu.

o Ikasgelan behar diren aldaketa eta egokitzapen guztiak egin behar ditugu, bertatik arazorik gabe ibiltzeko jarraipide, gako eta informazioak azaldu behar dizkiegu, alegia. Esate baterako, txoko bakoitza zertarako den adierazteko, sinboloak, ihardueren argazkiak, etab. erabiltzea komeni da, denbora adierazteko, berriz, grafikoak, etab.

o Egunean zehar burutu beharreko ihardueren denbora- sekuentziak ahalik eta garbien adierazi behar dizkiegu, argazkiak edo marrazkiak erabilita, adibidez.

* Ondoko arloak gehiago landu behar ditugu:

o Oinarrizko autonomi azturak: elikadura, garbitasuna, esfintereen kontrola,... integrazioa bultzatzeko eta aztura horiek ez izateak eragin ditzakeen jokabide-arazoak saihesteko.

o Eginkizunak burutzen ari direla kontzentratzen ikasteko, iharduera laburrak, ongi egituratuak eta argiak proposatu behar zaizkie.

o Objektuak behar bezala erabiltzen eta arakatzen lagundu behar zaie.

*Beste pertsona batekin batera zerbaiti arreta jartzeko aukerak indartu behar ditugu.

o Haurrei atsegin zaizkien elkarreraginezko jolasak proposatuz: ku-ku, zerbait izkutatu eta bilatzea, zerbait falta da, non dago?, panpinei jaten ematea, etab.
o Laminak, objektuak, marrazkiak, mugitzen diren jostailuak, musikadun jostaluak, etab. erakutsiz eta elkarrekin behatuz.

o Ekintzak imitatzeko abestiak eta jolasak proposatuz.

* Ingurunearen ulermena eta gizarte-erantzunak hobetzen saiatu behar dugu.

o Nola komunikatzen den, noiz, zein egoeratan, norekin, etab. behatu beharra dago. Hitzezko komunikaziorik ez badute ere, edozein komunikazio-jokabidez baliatu behar dugu, bultzatzeko eta erabilgarri nahiz funtzional bilakatzeko. 5. Eraskinean komunikazioa behatzeko eskala baten berri dator.

o Ahal den neurrian, ingurune koherentea aurkeztu behar diegu, ingurune ordenatua, eta egituratua, non aurrikus ditzaketen gauzak gertatzen diren, errutinaz jositako ingurunea, azken batean. Egoki iruditzen zaigunean estrategia hori bertan behera utzi behar dugu komunikazioa bultzatzeko asmoz.

* Ondoko esku-hartzerako eta laguntzarako jarraipide hauek
kontuan hartuta:

o Iharduerak, denbora, espazioa eta materialak egituratzeko orduan kontuan izan behar dugu gertatuko dena aurrikusteko modua eman behar diegula.

o Emozioak argi eta garbi adierazi behar ditugu, ongi uler daitezen.

o Emozioak eta adierazpenak puztu egin behar ditugu.

o Imitazioa landu behar dugu.

o Gehiegi hitzegitea saihestu behar dugu, haurra ez nahasteko.

o Hizkera ulerterraza eta egokia erabili behar dugu, haurrek guk dioguna ulertzeko.

o Gertakari gertatu berriak, gertakizun zehatzak aipatu behar ditugu eta objektu batez aritzerakoan, aurrean dugula ziurtatu.

o Ikusizko edo eta entzunezko laguntzak erabili behar ditugu: musika, txirrinak, etab., mezuak hobe ulertu ahal izateko.

* Familiarekin eta haurren heziketan parte hartzen duten pertsonekin koordinatuta egon behar dugu.

o Komenigarria izan daiteke eskolan eta etxean jazotako gertakarien berri biltzeko "koaderno" bat izatea. Era berean, familiarekin noiz bilduko garen erabaki behar dugu, haurren aurrerapenak edo eragozpenak eztabaidatzeko asmoz, eta azkenik, haur autistekin lan egiten duten profesional guztiekin, hau da, tutorearekin, laguntzako irakasleekin, aholkulariekin eta abarrekin lankidetzan aritu, laneko planen, curriculumegokitzapenen eta abarren gaineko erabakiak hartzeko.

INFORMAZIO GEHIGARRIA
ZENBAIT EGILE. (1992). Autismoa eta Hezkuntza- izanez gero premia bereziak.(*) IBE/CERE. Gazteiz. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
* FRITH, U. (1991). Autismo: hacia una explicación del enigma. Madril. Alianza Editorial.
* JORDAN, R.; POWEL,S. (1992). Las necesidades curriculares especiales de los ni–os autistas. Gazteiz. IBE/CERE. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritza.
* RIVIERE, A. ( 1990) El desarrollo y la educación del niño autista . Desarrollo psicológico y educación. ZENBAIT EGILE III.Lib 18. Kap. Madril. Alianza Arg.
* http://zientzia.net/artikuluak/autismoa/