AUTISMOA
Zer
da? Eta zeintzuk dira bere ezaugarriak?
Autismoa
haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia
nabarmenak dituena. Bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira;
adin horretan ume normalak beren gizarte-mailako portaera erabat
finkatzen hasiak bait dira, baina ume autisten gurasoak lehenagotik
hasi dira konturatzen beren umea “arraroa” dela.
Ume
autistak onegiak izan ohi dira, ia inoiz ez dute negarrik egiten edo
ez dira urduritzen, eta beren sehaskan luze egon daitezke,
lasai-lasai, bakarrik egon arren. Beren gurasoen aurrean
“distraituta” bezala egoten dira eta ez diete haien
maitasun-ekintzei erantzuten.
Mintzaira-problemak,
gutxi-asko grabeak, edukitzen dituzte ume autistek. Batzuetan
mintzaira ez da batere garatzen; beste batzuetan, berriz, umea hitz
egiten hasten da, baina 2 urte beteta, hortxe geratzen da ez atzera
eta ez aurrera. Autismoan oso tipikoa da beste pertsona batek
esandako hitzak edo esaldiak umearen adinaren arabera automatikoki
errepikatzea. Mintzairak ongi eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da
normal garatzen (sintaxian bitxikeriak agertzen bait dira) eta
hizkera monotonoa izan ohi da.
Ume
autisten beste ezaugarri bat, gauza eta tresnenganako interesa da.
Beren ingurugiroa konstante, beti berdin, mantentzea gustatzen zaie.
Edozein aldaketak (eguneroko paseoan egin ohi duen bidean
aldaketatzoren batek, edota etxean zerbait lekuz aldatzeak, adibidez)
larritasun eta estutasun handia sortzen die. Beren portaeraren alor
honek asko mugatzen ditu, behin eta berriz errepikatzen dituzten
jokabide eta erritmo-multzo mugatu batzuk soilik bereganatzen
dituztelako.
Gaur
egun oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak.
Hasieran, ikertzaileek aurrarekiko maitasun-faltagatik sortzen zela
uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik gehienetan sustrai
organikoren bat, genetikaren arlokoa, badela onartzen da. Horren
adibide eta lekuko da lau autistetatik hiru mutikoak eta bakarra
neska izatea.
Autismoaren
arrazoi zehatza ezagutzen ez denez, gaixotasun honentzat ez dago
tratamendu espezifikorik, baina frogatuta dago ume autistek heziketa
berezia eskaintzen zaienean asko hobetzen direla.
Pronostikoari
dagokionez, askoz ere hobea da bost urterekin beste pertsonekin
komunikatzeko modua duen ume autistarena, mintzaira bidez inolako
harremanik lortu ezin dezakeen umearena baino.
Laburbilduaz
hauek dira autismoaren ezaugarriak:
Gizarte-harremanerako
ezintasuna duten umeak izan
ohi dira. Adibidez,
bere gurasoak etxean hara eta hona dabiltzanean ez diete jarraitzen;
ezta begiradarekin ere. Ez zaie kontaktu edo ukipen fisikorik
gustatzen. Ez dute lagunarteko irribarrerik; ezta kanpoko edo
arrotzenganako beldurrik ere, ...
Mintzaira-garapenean
atzerapenak eta trastornoakeduki
ohi dituzte.
Mintzaira polikiegi gara daiteke, batere ez garatu edota ongi hasi
baina bapatean eten eta geratu. Horietatik erdiak, zerbait esaten
ikasi dutenak, “ekolalia” deitzen zaiona edukiko dute, hau da,
egiten zaizkien galderei erantzuteko oihartzun moduan
galdetzailearen azken hitzak errepikatu egingo dituzte. Bestalde zu
eta ni pertsonak ere nahasten dituzte.
Beren
jostailuak erabiltzen ikasten ez duten umeak dira.
Ez dute fantasia batere lantzen, eta beren jolasak suntsikorrak
(apurtzaileak) dira; monotonoak, errepikakorrak.
Estimulu
sentsorialekiko erantzuna ere alteratua eduki
ohi dute ume hauek.
Ume autista berberak, une diferentetan, desberdin erantzungo die
estimuluei (argiei, soinuei, usainei, etab.i); batere ez batzuetan
eta ikaragarri besteetan. Zenbaitetan txoratuta bezala egon-go dira
horien aurrean. Bestetan berriz, ikusi edo antzeman ere ez dituztela
egiten dirudi.
Beren
garapena ez da harmonikoki koordinatzen.
Ume
hauengan garapenaren 3 faseen (motorearen, ezagutzaren eta
sozialaren) koordinazio normala ez da burutzen. Ume hauen
garapen-mailak gorabehera handiak dauzka, zenbait kasutan ume horiek
beren adinari dagokiona baino maila altuagoan egoten direlarik.
Zer
atsegin zaie, zer egiten dute ongi?
*
Hitzezko komunikazioari edo gizarte-komunikazioari dagozkien
gaitasunak ezinbestekoak ez diren iharduerak atsegin zaizkie, hala
nola, parekatzea, elkartzea,manipulatzea eta eraikitzea, besteak
beste.
*
Haur autista batzuek zenbait trebetasun dute, hau da, irakurtzeko eta
idazteko gai dira, zenbaki-alorreko trebetasunak dituzte, oroimen
mekanikoa, etab.
*
Haur autista gehienetzat, oso atsegingarria da musika. Hori horrela,
iharduera hori guztiz baliagarria izan daiteke eskolan erabiltzeko
eta espazioa eta denbora egituratzeko laguntza gisa.
Zer-nolako
eragozpenak dituzte?
*
Haur autistek, gizarte-garapenerako eta komunikaziorako gaitasunik
ez dutenez, eragozpenak dituzte imitatzeko, besteek pentsatzen
dutena ulertzeko eta inguruneko gizartearauak ulertzeko.
*
Komunikazioa eskasa izanik, komunikaziorako gaitasunmaila altua
eskatzen duten ihardueretan errendimendua txikiagoa da.
*
Nekez burutzen dituzte jolas sinbolikoak, egoerak imajinatu eta rol
desberdinak hartu behar baitituzte.
*
Jokabide-arazoak izan ditzakete, batik bat ingurunea ulertzeko
gizarte-gaitasunik ez dutelako eta oinarrizko autonomi azturak
(elikadura, esfintereen kontrola, etab.) berandu eskuratzen
dituztelako.
*
Denbora antolatzeko eta inguruneko hizkuntz klabeak ulertzeko
eragozpenak dituzte; halaber, gertakariak iragartzeko, besteen
emozioak eta adierazpenak ulertzeko, eta abarrerako arazoak ere
badituzte.
*
Beste pertsona bati kasu egiteko eta elkarreraginak burutzeko,
elkarrekin objektu bati begiratzeko, gauza bat atsegin zaien ala ez
adierazteko eta abarrerako eragozpenak dituzte.
Nola
lagun diezaiekegu?
*Ikasgela
arruntean laguntzak eman behar dizkiegu.
o
Ikasgelan behar diren aldaketa eta egokitzapen guztiak egin behar
ditugu, bertatik arazorik gabe ibiltzeko jarraipide, gako eta
informazioak azaldu behar dizkiegu, alegia. Esate baterako, txoko
bakoitza zertarako den adierazteko, sinboloak, ihardueren argazkiak,
etab. erabiltzea komeni da, denbora adierazteko, berriz, grafikoak,
etab.
o
Egunean zehar burutu beharreko ihardueren denbora- sekuentziak ahalik
eta garbien adierazi behar dizkiegu, argazkiak edo marrazkiak
erabilita, adibidez.
*
Ondoko arloak gehiago landu behar ditugu:
o
Oinarrizko autonomi azturak: elikadura, garbitasuna, esfintereen
kontrola,... integrazioa bultzatzeko eta aztura horiek ez izateak
eragin ditzakeen jokabide-arazoak saihesteko.
o
Eginkizunak burutzen ari direla kontzentratzen ikasteko, iharduera
laburrak, ongi egituratuak eta argiak proposatu behar zaizkie.
o
Objektuak behar bezala erabiltzen eta arakatzen lagundu behar zaie.
*Beste
pertsona batekin batera zerbaiti arreta jartzeko aukerak indartu
behar ditugu.
o
Haurrei atsegin zaizkien elkarreraginezko jolasak proposatuz: ku-ku,
zerbait izkutatu eta bilatzea, zerbait falta da, non dago?, panpinei
jaten ematea, etab.
o
Laminak, objektuak, marrazkiak, mugitzen diren jostailuak, musikadun
jostaluak, etab. erakutsiz eta elkarrekin behatuz.
o
Ekintzak imitatzeko abestiak eta jolasak proposatuz.
*
Ingurunearen ulermena eta gizarte-erantzunak hobetzen saiatu behar
dugu.
o
Nola komunikatzen den, noiz, zein egoeratan, norekin, etab. behatu
beharra dago. Hitzezko komunikaziorik ez badute ere, edozein
komunikazio-jokabidez baliatu behar dugu, bultzatzeko eta erabilgarri
nahiz funtzional bilakatzeko.
5. Eraskinean komunikazioa behatzeko eskala baten berri dator.
o
Ahal den neurrian, ingurune koherentea aurkeztu behar diegu, ingurune
ordenatua, eta egituratua, non aurrikus ditzaketen gauzak gertatzen
diren, errutinaz jositako ingurunea, azken batean. Egoki iruditzen
zaigunean estrategia hori bertan behera utzi behar dugu komunikazioa
bultzatzeko asmoz.
*
Ondoko esku-hartzerako eta laguntzarako jarraipide hauek
kontuan
hartuta:
o
Iharduerak, denbora, espazioa eta materialak egituratzeko orduan
kontuan izan behar dugu gertatuko dena aurrikusteko modua eman behar
diegula.
o
Emozioak argi eta garbi adierazi behar ditugu, ongi uler daitezen.
o
Emozioak eta adierazpenak puztu egin behar ditugu.
o
Imitazioa landu behar dugu.
o
Gehiegi hitzegitea saihestu behar dugu, haurra ez nahasteko.
o
Hizkera ulerterraza eta egokia erabili behar dugu, haurrek guk
dioguna ulertzeko.
o
Gertakari gertatu berriak, gertakizun zehatzak aipatu behar ditugu
eta objektu batez aritzerakoan, aurrean dugula ziurtatu.
o
Ikusizko edo eta entzunezko laguntzak erabili behar ditugu: musika,
txirrinak, etab., mezuak hobe ulertu ahal izateko.
* Familiarekin eta
haurren heziketan parte hartzen duten pertsonekin koordinatuta egon
behar dugu.
o
Komenigarria izan daiteke eskolan eta etxean jazotako gertakarien
berri biltzeko "koaderno" bat izatea. Era berean,
familiarekin noiz bilduko garen erabaki behar dugu,
haurren aurrerapenak edo eragozpenak eztabaidatzeko asmoz, eta
azkenik, haur autistekin lan egiten duten profesional guztiekin, hau
da, tutorearekin, laguntzako irakasleekin, aholkulariekin eta
abarrekin lankidetzan aritu, laneko planen, curriculumegokitzapenen
eta abarren gaineko erabakiak hartzeko.
INFORMAZIO
GEHIGARRIA
ZENBAIT
EGILE. (1992). Autismoa eta Hezkuntza- izanez gero premia
bereziak.(*) IBE/CERE. Gazteiz. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen
Zerbitzu Nagusia
*
FRITH, U. (1991). Autismo: hacia una explicación del enigma. Madril.
Alianza Editorial.
*
JORDAN, R.; POWEL,S. (1992). Las necesidades curriculares especiales
de los ni–os autistas. Gazteiz. IBE/CERE. Hezkuntza, Unibertsitate
eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritza.
*
RIVIERE, A. ( 1990) El desarrollo y la educación del niño autista .
Desarrollo psicológico y educación. ZENBAIT EGILE III.Lib 18. Kap.
Madril. Alianza Arg.
*
http://zientzia.net/artikuluak/autismoa/