ONGI ETORRI GUZTIOI!!

2012-09-28

urritasun psikikoa down sindromea

URRITASUN PSIKIKOA

DOWN SINDROMEA

Zer da?
Down sindromea 21. kromosoma bikotean agertutako kromosoma extra baten presentziak eragindako nahaste genetikoa da, 21. bikoteko trisomia delakoa, alegia. Nahaste honek kasu bakoitzaren arabera aldakorra den atzerapen mentala du ezaugarri, baita zenbait ezaugarri fisiko deigarri ere.

Ezaugarriak
Down Sindromea gaisotasun bat baino, sindrome genetiko bat bezala definitu dezakegu. Eta honetan maila desberdinak aurkitzen dira. Hots, atzerapen sakonagoa dutenak edo atzerapen arinagoa dutenak.

Down sindromea duten pertsonen ezaugarri nagusienak hauek dira:
  • Aurpegiera


Gainera, bihotzeko gaisotasunak ikusmen eta entzumen urritasunak, hesteetako arazoak eta infekzioak izateko arrisku handiagoa izaten dute pertsona hauek.
Aurpegiko ezaugarriak ondorengoak dira:


  • aurpegi era borobilahttps://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEg8TxHbNdTCt0dR8FsyCPlQQCLRpPDJUToLu_HrnnK4YdPyaMq1L56eMJRT3_nCFi-GAkSgbmtRjL7tqGs3z-Id3W22RNvvWeOY9NOfevAgGnH-YIj0Cy7wx_nps-CTCcCrebd1XhJFRZQ/s320/13ago_nace_down1.jpg


  • begi, sudur eta belarri txikiak

  • ahoaren tamaina ere txikia da mihiaren tamainarekin konparatuz gero; hau dela eta ahoa zabalik izateko joera dute eta hortik hartzen dute arnasa eta horrenbestez ahoko eta eztarriko infekzioak areagotu egiten zaizkie eta hauek belarrietara zabaltzen dira.


Eskuak eta oinak ere txikiak eta lodikoteak izaten dituzte. Eta eskuen kasuan, clinodactalia deritzona jasaten dute; hau da, atzamar txikia barrurantz kurbatuta izaten dute. Honez gain, eskuaren barrukaldean tolesdura bat besterik ez dute izaten beste guztiok tolesdura bi ditugun bitartean.

Oinetan ere lehenengo eta bigarren behatzen artean banaketa handia ematen da.

Hipotonia muskularrak, tonu muskular baxua dutela esan nahi du, horrenbestez garapen motoreageldoagoa izaten da, eta artikulazio arazoak izaten dituzte.

Guzti honek, pertsona hauen bizi itxaropena 50-60 urte artekoa izatea suposatzen du. Baina horrek ez du esan nahi datu hauek beti zehatz ematen direnik, askotan luzatu edo laburtu ere egin daiteke.https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhq3x7VPIe-6LTmN0r2VLHfTYk-rZ19gq8cFXldBkR9yIs-E01v12MOkBEUp3Fnyad2_64ictpmZevI6QlTxn1Fwm8hf8CcIhC050ynhdrl8cHXLJ6RmlXAPADHE3MLSqyFsq2ayL91r0g/s320/oinak.gif
Bestalde esan beharra dago ez dela erlaziorik ematen Down Sindromea duten pertsonen kanpo ezaugarri (ezaugarri fisikoak) eta inteligentzia mailaren (adimen garapenaren) artean.

Hau da, pertsona batek oso ezaugarri fisiko nabarmenak baditu, ez du esan nahi adimen atzerapen handia duenik.

Zer atsegin zaie, zer egiten dute ongi? 
* Bestearen pertzepzio emozional egokia dute. Down-en   sindromea duten haurrek enpatia egokia dute, halaber. Izan ere, gaitasun horrek, gizarteratzea bultzatu ez ezik, gainerako haurrekiko nahiz helduekiko harremanak izateko bidea ematen die. 
* Imitatzeko trebetasun handia dute. Egoera indibidualetako eta taldean finkatutako jarraipideak eta arauak imitatzeko gai dira, eta hori guztiz erabilgarria da ikaskuntza bultzatzeko. 
* Oro har, hizkuntzaren ulermen egokia dute; horri esker ongi moldatzen dira ingurunean eta ongi ulertzen dituzte bertan aurkitutako egoerak. 
* Ikusizko pertzepzio eta ikusizko oroimen egokiak dituzte, asoziazioak egiteko, forma desberdinak antzemateko, 
eginkizun grafikoak burutzeko eta abarrerako modua ematen dietenak. 
* Trebatuz gero eta irakatsiz gero, lanarekiko zaletasuna hartu ohi dute. 
* Eskuarki, ongi moldatzen dira eskola-ingurunean, jarraipide egokiak eta behar adinako denbora ematen baldin bazaie batik bat. 
 Zer-nolako eragozpenak dituzte?
* Oro har, arazo handiagoak izaten dituzte gauzak adierazteko ulertzeko baino. Normalean eragozpenak izaten dituzte hitzegiteko eta gainerako haurrek baino beranduago eskuratzen dute hizkuntza. Hitzezko mintzaira ulertzeko gaitasuna, berriz, adieraztekoa baino askoz hobea da. 
* Mugimenezko adierazpenari dagokionez, arazoak izaten dituzte motrizitate finean, eskolako hainbat tresna erabiltzerakoan (pinturak, guraizeak, etab.), zenbait trebetasun eskuratzerakoan, hala nola, lotzerakoan eta askatzerakoan, etab. Hori dela-eta, trebakuntza handiagoa behar dute alor horietan. 
* Eragozpen handiagoak izaten dituzte entzumenezko oroimen eta pertzepzioan ikusizko pertzepzioan baino, trebeagoak baitira bigarrenean. Hori horrela izanik, askoz errazago ikasten dute irakasterakoan entzumenezko baliabideak erabili beharrean ikusizkoak erabiltzen baditugu. 
* Sarritan, bakarrik lan egiteko eta taldeari adierazitako jarraipideak betetzeko arazoak izaten dituzte. 
* Jolasean ari direla nahiz eginkizunen bat burutzen ari direla, arazoak izan ditzakete kontzentratzeko edo epe jakin batez arreta jartzeko. 
 Nola lagun diezaiekegu?   
* Eskuarki, Haur-Hezkuntzako 2. zikloko helburu eta edukinak Down-en sindromea duten haurrek eskolan lantzeko egokiak dira, baina zenbait kasutan, eskolako gainerako kideek baino denbora luzeagoa beharko dute helburu eta edukin horiek eskuratzeko. 
* Ikasgelako iharduera, egoera eta elkarreraginak guztiz aberasgarriak dira Down-en sindromea duten haurren gizarte-komunikazioa eta ezagutza-alorreko garapena bultzatzeko. 
* Down-en sindromea duten haurrek emaitza hobeak lortzen dituzte ikaskuntzan, baldin eta: 
  •  Eginkizuna aurkezteko ikusizko laguntzak erabiltzen badira, hala nola, grafiak, marrazkiak, seinaleak,... 
  •  Hitzegiteaz gain, mintzaira adierazgarriagoa erabiltzen badugu, hau da, eskuekin keinuak egiten baditugu. 
Laguntzeko, ondokoak konpentsatu behar ditugu: 
*Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioa. Horretarako ondoko iharduerak burutu behar dira: 
  • Berdinak diren gauzak elkartu, objektuak, marrazkiak, lotoak, etab. parekatu. 
  • Sailkatu 
  • Berdinak edo eta antzekoak direnak hautatu 
  • Objektuak, ekintzak izendatu 
*Autonomia eragiten duten trebetasunak. 
* Adierazpen-mintzairaren garapena. 
* Mugimenezko trebetasunak. 
* Arreta eta kontzentrazio-azturen garapena.
Esku-hartzerako eta laguntzarako jarraipide hauek kontuan hartuta: 
*Helburu berbera lortzeko iharduera desberdinak prestatu behar ditugu. 
*Iharduera laburrak proposatu. 
*Gizarte errefortzuak erabili behar ditugu: irribarre egin behar diogu, begiratu, alboan izan, etab. 
*Iharduerak burutzerakoan ahal bait gehien lagundu. 
*Iharduerak burutzeko behar diren materialak egokitu behar ditugu, ikusizko pertzepzioa indartuz. 
*Haurren interesa pizteko asmoz, ikusizko errefortzuak erabili behar ditugu, hala nola, txartelak, seinaleak, 
argazkiak. 
*Laguntza fisikoa eman, hitzezko argibideak eman eta eredu gisa agertu behar dugu zenbait ihardueratan. 
INFORMAZIO GEHIGARRIA  

- FLOREZ, J; TRONCOSO, M.V. (1991). Síndrome de  Down y educación. Fundación S.Dwon Cantabria. Bartzelona: Salvat. 
- PEREIRA, J. (1987). Síndrome de Down: Programa de Acción Educativa Madril: Ciencias de la Educación Preescolar y Especial. 
- GARCIA ESCAMILLA, S. (1988). S’ndrome de Down. Avances médicos y psicopedagógicos.  Bartzelona: Fundació Catalana Síndrome de Down. 
- HURTADO MURILLO, F. (1993). Estimulación temprana y síndrome de Down: Programa práctico para el lenguaje expresivo en la primera infancia. Valentzia: Promolibro. 
http://urratsezurrats.blogspot.com.es/2009/01/zer-da-down-sindromea-21.html
http://mintegi.blogspot.com.es/2007/05/ezaugarriak.html


2012-09-26

HONAKO HAU DA PREMIA BEREZIEN SAILKAPENA:

- Portaeraren asaldura
- Antsietatearen asaldura
- Egoera animikoaren asaldura
- Urritasun psikikoa
- Minusbaliotasun fisikoa
- urritasun sentsoriala
- Gaixotasunak

INFORMAZIO GEHIGARRIA
Power point perfil del menor del curso de monitor

2012-09-21

ZER DA HEZKUNTZA PREMIA BEREZIA?

Eskolatzeko aldi batean zehar edo eskolatze osoan zehar, laguntza jakin batzuk eta hezkuntza - arreta berezia eskaintzeari. A.C.I.  gelako programazio indibidual bat egin behar da ume berezientzako materiala egokituz.
Oinarri pedagogikoei erreparatuz, hezkuntza sistematik zer egin dezakegu esaten digu, ikasle horiei dagokien irakaskuntza ziurtatzeko. Ahalik eta garapen egokiena bermatzeko.

2012-09-19

Hemen uzten dizuet pentsatzeko eta nire blogari sarrera bat emateko ipuin bat!: